Orain hamar urte baino %35,7 emakume ikerlari gehiago daude EAEn

Zientzia eta teknologia arloko ikasketak hautatzen dituzten emakumeak %51,4 izan ziren 2021-2022 ikasturtean, orain hamar urte baino bost puntu gehiago

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Eustaten arabera, egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 8.453 emakume ikertzaile daude, orain hamar urte baino %35,7 gehiago. Emakumen Zientzialariaren nazioarteko eguna ospatuko da datorren igandean, otsailaren 11an. Tradizionalki gizonen munduan izan denak, geroz eta emakumezko presentzia handiagoa du.

Ikasle alditik jasa hasi da aldaketa nabaritzen. Izan ere, zientzia eta teknologia arloko ikasketak hautatzen dituzten neskak %51,4 izan ziren 2021-2022 ikasturtean. Gainera, kopuru hori %5,1 hazi da azken hamarkadan, 2011-2012 ikasturtean emakumeak %46,3 baitziren.

Unibertsitatean, 70.503 matrikuletatik %54,3 emakumeak dira. Master eta doktoregoetan aldiz, %51. Osasun zientzien arloan, emakumezkoak %78 dira. Aitzitik, ingeniaritza eta arkitektura graduetan emakumeen presentzia ez da %29ra ailegatzen.

Euskal Estatistika Erakundearen arabera, 2022an, 34.486 langile ziren EAEn I+G arloan, eta horietatik 13.030 emakumeak ziren. 22.860 ikerlari ere zenbatu ditu Eustatek, I+G langileen %66,3, eta %37 emakumezkoak dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK