Ostegunean egingo da elikagaien Cluster Eguna

Gasteizko Europa jauregian egingo den edizio berri honetan, euskal enpresen produktuak dastatzeko 60 postu egongo dira

Iazko Cluster Eguneko postu ezberdinak | Argazkia: Mikel Pulgarín Consultores Iazko Cluster Eguneko postu ezberdinak | Argazkia: Mikel Pulgarín Consultores

Ostegun honetan, hilaren 16an, Basque Food Clusterrek antolatzen duen 2024 Cluster Eguna egingo da Gasteizko Europa jauregian. EAEko elikadurako eta elikaduraren teknologiako 400 enpresa inguru bilduko ditu, euren ekoizpenaren, egiteko eta kontsumitzaileei zerbitzatzeko modu ezberdinak erakusteko asmoz. Arrainak, haragiak, gaztak, ardoak, esnea, gozoak, ogia...denetarik egongo da aurtengo edizioan.

Gainera, ekitaldiak Basque Food Cluster elkartearen 15. urteurrena ospatzeko ere balioko du. 11:00etan hasiko den ekitaldiak, hitzaldiak eta mahai-inguru bat izango du, baita azoka gisa dastatzeko gune bat ere, eta klusterreko enpresa bazkideek euren produktuak erakutsi eta probatzeko izango emango dute.

Dastatzeko gune honek 60 postu izango ditu, elikaduraren eta edarien balio-kate osoko euskal enpresen produktuekin.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK