• BERRIKUNTZA
  • Pasaiako Portuko soinu-inpaktua neurtzeko aplikazioa sortuko du Tecnaliak

Pasaiako Portuko soinu-inpaktua neurtzeko aplikazioa sortuko du Tecnaliak

Ekimenak zarata-foku nagusiak identifikatuko ditu eta zuzentzeko neurriak aztertzeko bidea emango du. Soinu inpaktua simulatu eta ebaluatzeko sistema prediktibo baten garapena egingo du Tecnalia zentro teknologikoak.

Pasaiako Portuko soinua aztertuko du Tecnaliak | Argazkia: Pasaiako Portu Agintaritza
Pasaiako Portuko soinua aztertuko du Tecnaliak | Argazkia: Pasaiako Portu Agintaritza
2026ko irailaren 28a - 13:01
Eg. 2026ko irailaren 28a - 16:07

Pasaiako Portu Agintaritzak Tecnalia zentro teknologikoari esleitu dio bere operazioek eragindako soinu-inpaktua aztertzeko sistema prediktibo berritzaile baten garapena. Proiektuak 55.000 euroko aurrekontua eta 15 hilabeteko gauzatze epea ditu. Aplikazio honen bitartez etengabeko neurketa-kanpaina zabalak egitea aurreikusten da. Portuko zarata nagusiak identifikatzeko helburuarekin aplikazio honek neurri zuzentzaileak planifikatzeko aukera emango du inguruko udalerrien mesedetan.

 

Diagnostiko horren ardatza portuko zarata-maparen hiru dimentsioko biki digital bat sortzea izango da, soinuaren hedapena modu birtualean birsortzeko. Tresna honen helburua portu-esparruan dauden Pasaia, Errenteria eta Lezoko udalerrietara iristen diren soinuen irismena aztertzea eta etorkizunean arintze-neurriak oinarritzeko aukera izatea. Portuaren jardueraren hazkundea hiri-ingurunearen kalitatearekin uztartzeko bidea izateko helburua du.

Hiru fasetan gauzatuko dute lan proiektua. Asteko, portuaren funtzionamenduari, operazio motei eta kexen erregistroei buruzko informazioa aztertuko dute. Ondoren, zentro teknologikoko adituek bertako soinu-neurketa kanpainak egingo dituzte eta 3D eredu digitala prestatuko dute. Bertan, soinua portu-esparru osoan nola hedatzen den simulatuko dute. Azkeneko fasean, ikertzaileek emaitzak ebaluatuko dituzte eta arintze-neurri praktikoen gomendio-proposamen bat egingo dute.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain