• BERRIKUNTZA
  • Quebecen berrikuntza kuantikoko ekosistema ezagutzen ari dira Gipuzkoako Aldundiko ordezkariak

Quebecen berrikuntza kuantikoko ekosistema ezagutzen ari dira Gipuzkoako Aldundiko ordezkariak

Misio komertziala antolatu dute Kanadara. DistriQ berrikuntza poloan izan da Eider Mendoza, Sherbrook hirian

Argazkia. Gipuzkoako Foru Aldundia
Argazkia. Gipuzkoako Foru Aldundia
2026ko maiatzaren 28a - 11:21
Eg. 2026ko maiatzaren 28a - 15:38

Gipuzkoako Foru Aldundiak misio komertziala egin du Kanadara, eta Eider Mendoza diputatu nagusia eta Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua Sherbrook hirian izan dira, Quebecen, bertako berrikuntza kuantikoko ekosistema ezagutzen.

 

Zehazki, DistriQ berrikuntza poloan izan dira, Quantum Innovation Zone of Sherbrooke, Quebeceko Unibertsitatearekin batera garatutako ekosisteman, hain zuzen. Kanadako Gobernuak 435 milioi dolar kanadarreko inbertsio publikoarekin babestu du ekimen hau, eta Gipuzkoako ordezkariak bertan izan dira, besteak beste, haren garapen-eredua sakon ezagutzeko, lankidetza-aukerak identifikatzeko eta nazioartean proiekzioa duten start-upen hazkundea bizkortzeko.

DistriQk ikerketa aurreratua, transferentzia teknologikoa eta enpresa-garapena barne hartzen ditu; 4.645 metro karratuko laborategi espezializatua du, eta puntako ekipamendurako sarbidea konputazioan, sentsoreetan, komunikazioetan eta fotonika kuantikoan.

 

Bisita hau Basque Quantum Eusko Jaurlaritzaren eta EAEko hiru foru aldundien estrategia bateratuaren garapenaren barruan kokatzen da. Testuinguru horretan, Gipuzkoak aurrera egiten du bere ekosistema propioa sendotzen, eta hori indartzeko, 2025eko urritik IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoa sartu du.

“Konputazio kuantikoak etapa berri bat markatuko du eraldaketa teknologiko globalean, eta Gipuzkoak etorkizun horren parte aktibo izan nahi du. Misio honi esker, munduko ekosistema aurreratuenetako batetik ikas dezakegu, eta, aldi berean, aliantza estrategikoak ezar ditzakegu, berrikuntza lehiakorraren, konektatuaren eta nazioarteko anbizioaren aldeko apustua indartzeko”, adierazi du Mendozak.