Riadeko metroko hiru lineen garapenaren atzean, euskal marka baten sinadura aurki daiteke. Izan ere, Sener ingeniaritza eta teknologia taldea aritu da linea hori (4), berde (5) eta morearen (6) garapenetan. Haiek garatutako lanen artean izan dira diseinua gainbegiratzea eta ikuskatzea, obra zibiletatik sistemetara bitarteko interfazeen garapena, edota azpiegituraren eraikuntza metodoen egiaztapena. Halako prozesuetan Senerreko 240 aditu tekniko baino gehiagok hartu dute parte.
Denera, metroak sei linea ditu, 85 geltoki, eta 6 tailer eta garaje. 176 kilometroko ibilbidearekin, "mundu mailan inoiz egin den hiri-garraioko azpiegitura proiektu handienetakoa da", Senerrek ohar bitartez jaso duenez. FAST partzuergoak eraikitako lineak izan dira. Partzuergo horren lider da FCC, eta Samsung C&T, Alstom, Freyssinet Arabia Saudí, Atkins, Typsa eta Setec enpresek ere babesten dute.
Faseka jarriko dituzte lineak martxan. Lehenengo hiruek —urdina, 1 linea; horia, 4 linea; eta morea, 6 linea— igandean egingo dute estreinako bidaia. Abenduaren 15etik aurrera hartu ahalko dira linea gorria —2— eta berdea —5—, eta urtarrilaren 5ean linea laranja —3—. El metro operará en fases, y las tres primeras líneas -la línea azul (línea 1), la línea amarilla (línea 4) y la línea violeta (línea 6)- comenzarán a operar el 1 de diciembre, seguidas por las líneas roja y verde (línea 2 y 5) el 15 de diciembre y la línea naranja (línea 3) el 5 de enero.