Sare elektriko jasangarriagoa lortzeko lankidetza osatu dute Artechek eta Teknikerrek

Bioat izeneko proiektuan ari dira elkarlanean, industria sektorearen eraginkortasuna handitzeko Europar Batasunak ezarritako ingurumen-helburuak bete asmoz

Argazkia: Arteche Argazkia: Arteche

Euskal industria sektorea trantsizio energetikoranzko prozesuan delarik, emisioak murriztu, energia berriztagarriak sustatu eta industriaren eraginkortasuna handitzeko asmoz Arteche enpresak eta Tekniker zentro teknologikoak elkarlanean ari dira.

Hala, Arteche Bioat izeneko proiektua garatzen ari da Teknikerren laguntzarekin. Proiektuak industriako zenbait prozesuetan fluido dielektriko mineralaren ordez fluido biodegradagarria ezartzea du xede. Horretarako, hainbat fluido biodegradagarri aztertu dituzte eta ester fluido sintetikoa izan da prozesuetan aplikatzeko hautatu dutena, osagai fisiko eta elektriko onenak baititu.

Egindako probetan Teknikerrek fluidoen ezaugarri fisiko-kimikoak eta elektrikoak aztertu ditu, baita likidoek industria prozesuetan duten bateragarritasuna ere. Halaber, zentro teknologikoak nanoteknologiaren eragina ere ikertu du.

Alberto Villar Teknikerreko proiektuaren ikertzaileak adierazi duenez, proiektu honen bidez “Europar Batasunak ezarritako ingurumen-helburuak betetzen direla ziurtatzen dugu, transformadorearen propietateei eragin gabe eta fabrikazioa nabarmen garestitu gabe".

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK