• BERRIKUNTZA
  • Sareetako komunikazioa librearen nondik norakoak landuko dituzte UEUk, Torrekuak eta Badalab-ek

Sareetako komunikazioa librearen nondik norakoak landuko dituzte UEUk, Torrekuak eta Badalab-ek

Komunikazio libreago baterantz trantsizioan izeneko jardunaldia egingo dute datorren azaroaren 21ean Errenterian, eta hainbat aditu izango dira bertan

Euskal komunitateak "fedibertsoan" izan dezakeen papera aztertuko dute | Argazkia: iStock
Euskal komunitateak "fedibertsoan" izan dezakeen papera aztertuko dute | Argazkia: iStock
2024eko azaroaren 15a
Eg. 2024eko azaroaren 15a

Datorren azaroaren 21ean, Komunikazio libreago baterantz trantsizioan izeneko jardunaldia egingo da Errenterian (Gipuzkoa). UEU Udako Euskal Unibertsiteak, Torrekuak eta Badalab hizkuntza berritzeko laborategiak antolatuta, sareetako komunikazio librean sakontzeko, estrategiak partekatzeko zein bateratzeko eta euskal komunitateak "fedibertsoan" izan dezakeen paperaz hitz egiteko topaketa egingo dute.

 

Egun osoko jardunaldia izango da. Goizean, Torrekua eraikinean, Kultura libre digitalarekin komunikatzeko tailerra eskainiko du Komunikilo proiektuko Rita Barrachina kideak. Arratsaldean, zenbait esperientzia ezagutzeko parada izango da Badalaben egoitzan. Sare sozialen metrikak, hizkuntzaren kudeaketa fedibertsoan edota Twitter osteko komunikazio estrategikoak izango dituzte hizpide, eta Marcel Costa, Shine McShine eta Marta G. Franco adituek parte hartuko dute. Antolakuntzatik argitu dutenez, hitzaldiak gazteleraz eta katalanez izango dira.