SMticDigital azoka birtualaren edizio berria egingo da azaroaren 21ean

Semantic Systems enpresak antolatuko du, eta adimen artifiziala nahiz enpresen eraldaketa izango dituzte hizpide

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Semantic Systems enpresak SMticDigital azokaren edizio berri bat egingo du azaroaren 21ean. Azoka birtuala izango da, eta adimen artifiziala eta enpresa eraldaketa bezalako gaiak jorratuko dira.

Azokan parte hartzeko izen ematea zabalik da jada. Lau hitzaldi eta mahai inguru bat eskainiko dira, zeinetan sektoreko azken berritasunak ezagutu ahalko diren. Francisca Rubio Berengel Gaia X Spain enpresako zuzendariak, Gorka Varela Vicomtecheko teknologia transferentzia arduradunak, Asier Alonso Tecnaliako proiektu kudeatzaileak eta Unai Izagirre Mondragon Unibertsitateko ikerlariak emango dituzte hiltzaldiak.

Mahai inguruan, aldiz, enpresetako adimen artifizialaren erabilera izango dute mintzagai, eta Isidro Garciak (Semantic Systems), Iñaki Suarezek (BAIC) eta Pablo Garciak (Deustuko Unibertsitatea) hartuko dute parte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK