• BERRIKUNTZA
  • STEAM lanbideak ezagutzeko ikasleentzako jardunaldiak antolatu ditu Jaurlaritzak

STEAM lanbideak ezagutzeko ikasleentzako jardunaldiak antolatu ditu Jaurlaritzak

Urriaren 16tik 30era, sei jardunaldi izango dira Bilbon, Leioan, Barakaldon, Santurtzin eta Muskizen, ikasleak zientzia eta teknologiako profesionalekin harremanetan jartzeko

STEAM jardunaldi bat As Fabriken | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
STEAM jardunaldi bat As Fabriken | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
2024eko urriaren 22a
Eg. 2024eko urriaren 22a

​​​​​​Ikasleek aukera izango dute zientziaren eta teknologiaren esparruekin (STEAM) lotutako lanbideak ezagutzeko. Izan ere, Bizkaiko hainbat herritan sei jardunaldi antolatu ditu Eusko Jaurlaritzak, STEAM Euskadi Estrategiaren testuinguruan. Bertan, ikasleek sektoreko 151 profesionalekin hitzordu azkarrak eduki ahal izango dituzte, lanbideen aniztasuna eta aukera profesionalak bertatik bertara ezagutzeko.

 

Topaketak urriaren 16tik 30era bitartean burutuko dira, Bilbon, Leioan, Barakaldon, Santurtzin eta Muskizen. Batik bat unibertsitate eta lanbide heziketako zentroetan bilduko dira parte hartzaileak, ikasle bakoitzak lauzpabost profesionalekin hitz egingo du, eta profesionalak haien ikasketen eta lanbideen berri emango diete. Finean, ekimenaren helburua da ikasleen artean, eta batik bat nesken artean, bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea eta orientazio zuzena eskaintzea.

Jardunaldiak Araban eta Gipuzkoan ere burutuko dira, Donostian, Gasteizen eta Hernanin. Orotara, ekitaldietan parte hartuko dute 32 ikastetxek, 1.300 ikaslek eta STEAM lanbideetako 225 profesionalek.