• BERRIKUNTZA
  • Telelanari buruz hausnartuko dute Remaking proiektuko ikertzaileek Donostian

Telelanari buruz hausnartuko dute Remaking proiektuko ikertzaileek Donostian

“Desberdintasun sozioekonomiko eta espazialei aurre egiteko palanka” izan daiteke telelana, ekitaldiaren anfitrioi izango den Elhuyarren hitzetan

Europan, bost langiletik batek egiten du telelana | Argazkia: iStock
Europan, bost langiletik batek egiten du telelana | Argazkia: iStock
2025eko azaroaren 5a - 09:42

Azaroaren 20 eta 21ean telelanaren aukerak eta erronkak aztertuko dituzte hainbat ikertzailek Donostian. Zehazki, Remaking izeneko Europako proiektuko 30 ikertzaile bilduko dira Gipuzkoako hiriburuan, hamar herrialdetakoak, eta Elhuyar izango da bilera zientifikoaren anfitrioia, proiektuko bazkide den heinean.

 

Hala, telelanak ekarri dituen eraldaketen gainean hausnartuko da. “Europako bost langiletik batek telelana egiten du”, jakinarazi du Elhuyarrek. Lan egiteko modu hibrido hori, gehien bat, 35 eta 54 urte artekoek egiten dute; “langile gazteenek lotura handiagoa dute bulegoarekin”, gaineratu du.

Remaking proiektura itzulita, aztergaia da telelanak nola eragiten duen, bai hiri-eremuetan, bai landa-eremuetan, “desberdintasun sozioekonomiko eta espazialei aurre egiteko palanka nola bihur daitekeen ikertzen” baitu.