Umiles Nextek eta Tecnaliak urruneko gidaritza automatizatuko ibilgailuak aurkeztu dituzte

Etorkizuneko mugikortasunari lotuta Toulousen egin den Mobility Solutions Show topaketan egin dituzte ibilgailuen probak

Urruneko gidaritza automatizatuko ibilgailuetako bat proban | Argazkia: Tecnalia Urruneko gidaritza automatizatuko ibilgailuetako bat proban | Argazkia: Tecnalia

Umiles Next eta Tecnalia ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentroak Intellydrive teknologia aurkeztu dute, zenbait ibilgailuri aplikatuta. Toulouseko ‘Mobiliyu Solutions Show’ topaketan probatu dute teknologia hori, adituen abantailak erakusteko. Bi zentroek jakinarazi dutenez, teknologia horrek inteligentzia eta gidatze automatizatu lokalaren, ibilgailuen urruneko kontrolaren eta ibilgailuen segimendu automatizatuaren bidez, platooning izeneko konboi moduko teknologia baliatuz, abantailak dituzte gidatze automatizatuko beste aukera batzuen aldean, bai kostuan, bai segurtasunean. Etorkizuneko mugikortasunerako teknologiak garatzea dute helburu, sektore seguru, efiziente, adimendun eta jasangarria ahalbidetzeko.

Lurreko mugikortasunari dagokionez (Ground Mobility), teledrive tesian (Intellydrive) oinarritzen da: urrutitik gidatzeko teknologiak eta gidatze automatizatuko soluzioak konbinatzen ditu, eta, horri esker, gidariek, kontrol-zentro batetik, ibilgailuak urrunetik maneia ditzakete, distantzia mugarik gabe.

Konboia osatuz (Platooning deritzo) automatikoki gidatzea ahalbidetzen duten teknologiekin osatua dagoIntellydrive. Teknologia horri esker, bi ibilgailu edo gehiago batera ibil daitezke, modu koordinatuan eta konboia osatuz, laguntzarik gabe. Ibilgailu liderra tokitik bertatik edo urrunetik kontrolatzen da, eta gainerakoek hari jarraitzen diote, modu automatizatuan eta gizakiaren esku-hartzerik gabe.

Teknologia horien bidez, Umiles Next eta Tecnalia urruneko komunikazio-teknologiarekin eta interakzio naturaleko azken teknologiarekin funtzionatzen duten ibilgailu efiziente eta elektrikoetan ari dira lanean. Teknologia horiek hainbat eragiketa eta jardueratarako diseinatuta daude: pertsonen garraioa eta portuetako kargatze-lanak, aireportuetako garraioa, merkataritza- eta industria-eremuak, eskaripeko taxiak, turismoa eta tour turistikoak, logistika industriala, azken miliako entrega, eta eremu jakin batzuetako banaketa, besteak beste.

Adimen integratuari eta ibilgailuan txertatutako ingurune pertzepzio aurreratuko sistemei esker, gidatzeko gaitasun erdi autonomoa dute, eta, araudiak eta legeriak aukera ematen dutenean, funtzionamendu erabat autonomo batera eboluzionatzeko aukera dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK