'Nire karrika pizten dut' izeneko aplikazioaren bidez, Urruñako karriketako argiak piztu daitezke gaueko 11tatik aurrera. Herriko etxeak jakitera eman duenez, sistemak badaki erabiltzailea zein kaletan dagoen eta mugikorreko pantailan ageri den linternaren ikurrari zapalduta, kale horretako argiak piztuko dira hamabost minutuz. Dagoeneko, herriko kaleen %80ak eskaintzen du aukera hori eta, herriko etxetik azaldu dute, aplikazio bidez negurako karrika guztiak argiztatzea espero dutela.
Hala, herriko argi kontsumoa murriztuta, beroketa-klimatikoaren aurkako borrokan keinu txiki bat egin nahi dute.
Sistema berriak jada Iparraldeko eta Frantziako udalerri batzuen interesa piztu du.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta