• BERRIKUNTZA
  • Zabalik da BIEMH Berrikuntza Aurreratuko sarietan izena emateko epea

Zabalik da BIEMH Berrikuntza Aurreratuko sarietan izena emateko epea

Hautagaitzak aurkeztu ahalko dira urtarrilaren 16ra arte

Azken edizioko sarituak | Argazkia: AFM kluster
Azken edizioko sarituak | Argazkia: AFM kluster
2025eko abenduaren 23a - 13:13

Hiru hilabete baino gutxiago geratzen dira Makina Erremintaren Biurtekoa hasteko, eta hain zuzen ere AFM makina-erreminta klusterrak eta BEC Bilbao Exhibition Center erakustazokak BIEMH Berrikuntza Aurreratuko sarietara proposamenak aurkezteko epea zabaldu dute gaur bertan. Martxoaren 2tik 6ra egingo den hitzorduko sarietan berritasun nagusi bat izango da: enpresa inportatzaile batek aurkeztutako erakusketa-proposamen berritzaileena sarituko da lehen aldiz. Gainontzeko kategoriak ohikoak izango dira: makina-erreminta, osagaiak, fabrikazio gehigarria, enpresen digitalizazioa eta automatizazioa, eta start-upak. Denera, beraz, zazpi sari izango dira, nahiz eta epaimahaiak aukera izango duen aipamen bereziak ere egiteko.

 

Fabrikazio aurreratuan darabiltzan enpresak aurkeztu ahalko dira, betiere izen soziala eta ekoizpen zentroa Espainiako Estatuan badago. Aurten lehen aldiz emango den erakusketa-proposamenaren sarian, berriz, Espainiatik kanpoko enpresak ere aurkeztu ahalko dira. Kasu guztietan, ordea, produktu eta zerbitzuak lehiaketa egin aurreko bi urteetan merkaturatutakoak izan beharko dira. Kondizio horiek beteta BIEMHeko sarien aitortza jaso duten proposamenak ere ezingo dira aurkeztu.

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 16an izango da. Aitortza banaketa Biurtekoak irauten duen bitartean eginiko ekitaldi publiko baten egingo da.