• BERRIKUNTZA
  • Zirujauei ebakuntzetan laguntzeko sistema adimenduna garatu dute Cyber Surgeryk eta Vicomtechek

Zirujauei ebakuntzetan laguntzeko sistema adimenduna garatu dute Cyber Surgeryk eta Vicomtechek

Surai proiektuaren parte da egitasmoa

Surai proiektua | Argazkia: Cyber Surgery
Surai proiektua | Argazkia: Cyber Surgery
2024ko azaroaren 20a - 16:52
Eg. 2024ko azaroaren 20a - 16:59

Cyber Syrgeryk eta Vicomtechek Surai proiektuan parte hartu dute ebakuntzetan zirujauek hartzen dituzten erabakietan lagundu asmoz. Proiektuaren testuinguruan sistema adimenduna garatu dute, Cyber Surgeryk sorturiko laguntzaile robotikoarekin egiten diren fusio lunbarreko ebakuntzetan medikuen erabakiak errazteko.

 

Zehazki, Cyber Surgeryren lidergopeko proiektua izan da, hark finkatu baititu garapen faseak eta sistemaren arkitektura, planifikazio kirurgikoetako informazioa hartuta, eta sistema errealean oinarrituriko robot simulatzailea garatuta. Vicomtechek, berriz, deep learningari buruz duen ezagutza izan du ekarpen nagusi, irudi medikuen analisia, datuen zientzia eta biki digitalen teknologia. Zentro teknologikoak azaldu duenez, ebakuntzaren planifikazioa gako da irudi bitartez gidaturiko kirkurgia robotikoetan. Horretan definitzen du zirujauak nola helduko dion ebakuntzari eta zein inplante txertatuko dituen.

Suraik ahalbidetzen du planifikazioa automatizatu eta paziente bakoitzaren kasura egokitzea.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain