Bi egun besterik ez dira geratzen EnpresaBIDEAk antolaturiko Ekin eta egin: ekintzailetza eta industria topaketarako. Etzi, azaroak 27, goizeko 9:00etatik aurrera ekintzailetzan eta ekiteko bidean bizi izan duten esperientziaz arituko dira Xabier Leonardo Zaindariko zuzendari nagusia, Mieke Iriarte Torredondas ardandegiko bazkidea eta Onintza Sayar NNBIko COO (operazio zuzendaria), Maite Reizabal egunkariko zuzendariak gidatutako mahai-inguru baten. Horren ostean Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria kontseilaria eta Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren txanda izango da, buruz buru arituko direnak Pilar Kaltzada EnpresaBIDEAko bazkide eta fundatzaileak moderatuta. Ekitaldiko sarrera, berriz, Uxue Itoiz CEINeko zuzendari nagusiak egingo du, eta haren itxiera Karolina Sainz de Bikuña EnpresaBIDEAko zuzendari orokorrak.
Ekitaldiak babesle izango ditu Nafarroako Gobernua, CEIN Nafarroako ekintzailetza eta berrikuntzaren zentro europarra, Laboral Kutxa eta Artizarra Fundazioa. Denera ordu eta erdi inguruko iraupena izango du. Sarrera edonorentzat irekia izango bada ere, bertaratzeko ezinbestekoa izango da izena ematea esteka honetan dagoen formularioa beteta. Ekitaldiaren egitaraua oso-osorik ikusi daiteke jarraian:
9:00 Harrera: Uxue Itoiz, CEINeko zuzendari nagusia
9:10 Ekintzaile mahai-ingurua
- Xabier Leonardo, Zaindariko zuzendari nagusia
- Mieke Iriarte, Torredondas ardotegiko sortzailea
- Onintza Sayar, NNBIko COO (operazio zuzendaria)
Moderatzailea: Maite Reizabal, EnpresaBIDEA egunkariko zuzendaria
9:40 Industria kontseilaria eta sailburua buruz buru
- Mikel Irujo Amezaga, Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria
- Mikel Jauregi Letemendia, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua
Moderatzailea: Pilar Kaltzada, EnpresaBIDEAko sortzailea eta bazkidea
10:20 Itxiera: Karolina Sainz de Bikuña, EnpresaBIDEAko zuzendari orokorra