• Doako zinema… ez al da onena?

Doako zinema… ez al da onena?

EnpresaBIDEAk 30 sarrera bikoitz zozkatuko ditu Donostiako Zinemaldiko hainbat sailetako zenbait pelikula ikusteko

Muntaia: EnpresaBIDEA
Muntaia: EnpresaBIDEA
2025eko irailaren 12a - 11:00

Itsasoaren hotsa, Kursaaleko argiak, kaleetan sumatzen den zirrara… Donostiako Zinemaldiak badu bere magia: hiri txikia pantaila erraldoia bihurtzen da. Badaude, badaudenez, zinemaldi handiagoak, zaharragoak, nazioartekoagoak… baina Donostiakoak badu bere berezitasuna: gertutasuna, herriko giroa eta euskaraz pantaila handian gozatzeko aukera. Dudarik gabe, galdu ezin daitekeen esperientzia da Zinemaldikoa.

 

Horregatik, eta aurreko urteetako ohiturari jarraiki, Zinemaldiarekin lankidetzan euskarazko filmak ikusteko aukera eskainiko du EnpresaBIDEAk. 73. edizioari hasiera emateko irailaren 19an piztuko dira proiektoreak, eta EnpresaBIDEAk 30 sarrera bikoitz zozkatuko ditu hainbat sailetako zenbait pelikula ikusteko.

Etxeko txikienekin hasita, haurrentzako film eta emanaldi hauetako bakoitzerako bi sarrera bikoitz banatuko dira:

 
  • Barrakudaren altxorra (Adrià García)
  • Flow (Gints Zilbalodis)
  • Heidi. Katamotzaren erreskatea (Tobias Schwarz eta Aizea Roca)
  • Kaixo, Frida! (Karine Vézina eta André Kadi)
  • Sari nagusia ziztu bizian (Waldemar Fast)
  • Super elfkinak (Ute von Münchwo-Pohl)
  • Go!azen telesailaren emanaldia (Belodromoan)

Umeentzako zinemaz haratago, gainerako sailetako film hauetarako ere bina sarrera bikoitz zozkatuko dira:

  • Karmele (Sail ofiziala)
  • Maspalomas (Sail ofiziala)
  • Zeru ahoak (Sail ofiziala)
  • Aro berria (Zuzendari berriak)

Beste film hauen kasuan ere, aukera izango da sarrerak irabazteko, baina, kontuz: zorte handiagoa izan beharko da, pelikula bakoitzeko sarrera bikoitz bakarra emango baita:

  • Faisaien irla (Zinemira)
  • Jone, batzuetan (Zinemira)
  • Arg(h)itzen: Torturaz argi hitz egiten, tortura argitzen (Zinemira)
  • Itoiz udako sesioak (Zinemira)
  • Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako (Zinemira)
  • Ombuaren itzala (Zinemira)
  • Ehun metro (Klasikoak)
  • Oraingoz izen gabe (Klasikoak)

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.

Parte hartzeko azken eguna irailaren 17a izango da. Zozketa, berriz, irailaren 18an egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituekin.

Zorte on parte hartzaile guztiei!