Araba Ekineanen edizio berriak osasun arloko irtenbide berritzaileak sarituko ditu

Lehiaketak 7.000 eurotik gora banatuko ditu zortzi kategoriatako proiektu irabazleen artean. Izen-ematea zabalik dago martxoaren 30era arte

Argazkia: Araba Ekinean Argazkia: Araba Ekinean

Spri Taldearen eta BIC Arabaren bidez Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Araba Ekinean ekimenak XIX. lehiaketa abiatu du ‘Zure ideiak balio du’ izenpean. Ekintzaileak ezagutarazi eta beraien lanak bultzatu asmoz sortutako lehiaketa da. Edizio berri honetan, osasun arloko irtenbide berritzaileak sarituko dira. Ideiak garapen fase ugaritan egon daitezkeen arren, Araban bizi direnek, bertan ikasten dihardutenek, edota lurraldean garatuko diren proiektuek izango dute lehentasuna.

7.000 euro baino gehiago banatuko dira zortzi kategoriatako proiektu ezberdinen artean, Vital Fundazioak, Aclimak, GasteizOnek, Eroskik, Michelin Fundazioak, i+Medek, eta RPKk emandako babesari esker.

Aurtengo edizioan, gainera, sarien zerrendan osasun arloko irtenbide berritzaileetan oinarritutako kategoria berri bat ere egongo da, eta i+Med bioteknologia enpresak babestuko du.

Partaideek martxoaren 30era arte dute euren hautagaitzak bidaltzeko epea. Webgune honetan daude horretarako urratsak eta sariketako oinarriak jasota.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK