Güreik otordu osasuntsuen aldeko enpresa multzoak bazkide berri euskalduna izango du. Izan ere, Ausolanek taldearen kapitalaren %15 eskuratu berri du, bere lehen finantzazio errondan. Hala, Mondragon taldeko enpresak Güreiken "hedapena" bultzatu nahi du, baita ekoizpen prozesuetan berrikuntzaren aldeko apustua egingo duen enpresa eredua ere, kontsumitzaileekin zein bestelako enpresekin.
Egun zortzi enpresek osatzen dute Güreik: Gürepoke, Güresushi by Sushi Gallery, Gürekoffee, Green Kitxen, Fit&Göxo, Güredenda, Tälo y Güreburger. 2021an abiatu zuen ibilbidea, eta egungo 35 langileetatik 45era igarotzeko asmoa du aurten. Bizkaian zazpi establezimendu ditu une honetan, baina datozen hiru urteetan EAEko beste zenbait tokitara, Madrilera eta Bartzelonara salto egiteko asmoa ere badu. Helburua da, merkatu kontzeptuari eutsita, espazio bakar baten euren marka guztietako produktuak erosteko establezimenduak izatea.