Azaroaren 8an egingo da Goierriko Enpresa Ekimen Berrien sariketaren aurtengo edizioa

Emakumeen papera aldarrikatu nahi dute 26. edizio honetan, eta horretarako hainbat solasaldi prestatu dituzte

Iazko edizioko irabazleak | Argazkia: Goieki Iazko edizioko irabazleak | Argazkia: Goieki

Goieki Goierriko Garapen Agentziak eta Goierri Valley Elkarteak eskualdeko Enpresa Ekimen Berrien XXVI. sari banaketarako gonbitea zabaldu dute. Zonaldeko berrikuntza proiektuak aitortzea du xede sariketak, eta hainbat berritasunekin dator aurtengo ekitaldia.

Goiekik hainbat proiektu garatu ditu 2023an, tartean eskualdeko enplegu plana eta ZTIM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak) lanbideak azetertu ditu. Hala, demografia aldaketa, industria sektorean progesional falta eta genero arteko desberdintasunak atzeman dituzte etorkizuneko erronka gisa. Horren harira, gizonezkoak gehiengoa diren sektorean, emakumeen papera aldarrikatuko dute aurtengo ekitaldian.

Hartara, hitzaldi berezia eskainiko Ane Mintegi tenislari idiazabaldarrak, eta euren ibilbide profesionalaren errepasoa egingo dute Leire Colomok, Ampoko I+G saileko arduradunak eta Alicia Risueñok, Geolaneko bazkideak.

Ekitaldia azaroaren 8an egingo da, Amporen balbuletako eraikuntzan, Idiazabalen, eta hiru sari banatuko dira: enpresa ekimen berriko proiektu onena, enpresan buruturiko proiektu berritzaile onena eta gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez sustatzen den proiektu onena.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK