BBK Ekinen laugarren edizioak hiru egitasmo berritzaile saritu ditu

25 ekimen babestu dira aurten eta 100.000 euro bideratu dira programara

Aurtengo irabazleak saria eskuan dutela | Argazkia: BBK Fundazioa Aurtengo irabazleak saria eskuan dutela | Argazkia: BBK Fundazioa

BBK Ekin, hasiera fasean dauden enpresei laguntzeko BBK Fundazioaren programak, hiru proiektu berritzaile saritu berri ditu bere laugarren edizioan. Programaren helburua lurraldean enplegua sortzea eta gizarte-berrikuntzarako aukerak garatzea da.

10.000 euroko lehen saria Ziortza Llanok jaso du Tipi-Tapa proiektuagatik. Zaldiekin lagundutako terapiaren bidez, dibertsitate funtzionala duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea du helburu, animalien ongizatea eta ingurumenaren zaintza sustatuz.

Bigarren saria Omar Santiago eta Johan Estebanek jaso dute, 5.000 eurokoa, Cobbler Materials proiektuagatik. Zabortegietako, araztegietako eta zentral termikoetako hondakinak material geokonposatu berri batekin maneiatzen laguntzea eta tokiko elikagaiak alferrik galtzearen aurka borrokatzea du helburu proiektuak.

Hirugarren eta azken saria, 2.500 eurokoa, Idoia de Pradori eman diote, BirGoxo ekimenari esker. Proposamenak elikagaiak alferrik galtzearen aurka borrokatzea du xede, osagai sinple eta naturalak, glutenik eta landarerik gabeko gozogintza osasungarriko edari begetalen ekoizpen industrialean sortutako azpiproduktuak balorizatuz.

BBK Ekinek 25 proiektu babestu ditu aurten, eta, programak iraun duen bost hilabeteetan zehar, guztiek "finantzatzeko zailtasunak dituen negozio hasiberri bat negozio-eredu jasangarri bihurtu ahal izan dute, etorkizuneko eskalagarritasuna ahalbidetuko duena". BBK Fundazioak 100.000 euro bideratzen ditu programara.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK