BIC Bizkaiak 65 enpresa sortu ditu hamar urtetan zehar

2014. urteaz geroztik 500 enplegu sortu ditu zentroak, 175 milioi euroko fakturazioa lortuta. Gaur ospatu dute hamargarren urteurrena

Gaur ospatu dute zetnroaren hamargarren urteurrena | Argazkia: Europa Press Gaur ospatu dute zetnroaren hamargarren urteurrena | Argazkia: Europa Press

2014an sortu zen BIC Bizkaia, eta ordutik 65 enpresa berritzaile bultzatu ditu, 500 enplegu sortu dituztenak, 175 milioi euroko fakturazioarekin (2023ra arte). Zentroa Beazek kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, eta gaur ospatzen du hamargarren urteurrena.

Genero berdintasunean lorpen garrantzitsuak izan dituztela adierazi dute: talde ekintzaileen %48 emakumez osatuta dago. Horrez gain, Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak nabarmendu du BIC Bizkaiak enpresa bideragarriak sortzeko duen zeregina, eta zentroak ekintzaileei ematen dien laguntza azpimarratu du, teknologia- eta enpresa-erronkei aurre egiteko.

Sailburuak gehitu du “BIC Bizkaia arlo estrategikoetan espezializatzeak” indartu egiten dituela EAEk “etorkizuneko erronkei” aurre egiteko dituen gaitasuna, besteak beste, trantsizio energetikoari eta eraldaketa digitalari.

Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan kokatuta dagoen zentroa balio erantsi handiko sektoreetan espezializatzen da, hala nola, bioteknologian, manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan. Horretarako, robotika, fabrikazio gehigarria, adimen artifiziala eta gailu medikoak bezalako teknologiak erabiltzen dituzte. Gainera, enplegatuen % 20ak doktoretza izateagatik nabarmentzen da zentroa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK