BIC Gipuzkoak eta Tecnunek Gipuzkoan ekintzailetza sustatzeko Katedra sortu dute

Etorkizuneko ingeniarien ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak indartu nahi dituzte

Katedraren sorreraren hitzarmenaren sinadura unea| Argazkia: BIC Gipuzkoa Katedraren sorreraren hitzarmenaren sinadura unea| Argazkia: BIC Gipuzkoa

BIC Gipuzkoak eta Tecnunek, Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Eskolak, Gipuzkoan ekintzailetza garaitzea helburu duen Katedra sortu dute. Tecnuneko ikasleen, ikertzaileen eta ikasle ohien ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak indartzea du helburu Katedra berriak.

Bere jardueren artean leudeke Tecnuneko ikasleei zuzendutako inbertsio-laborategia abian jartzea, erabakiak inbertitzaile baten irizpidean oinarrituta hartzen ikasteko; edota ekintzaile eskola berri bat sortzea, Tecnukeko ikasle ohiek osatuta. “Ekintzailetzak laguntza behar du, eta bide hori lehendik egina duten ekintzaileak horretan inplikatuko ditugu, ikasle ohiak baitira”, adierazi du Gustavo Pego Tecnuneko Ekintzailetzako zuzendariak.

Katedraren sorreraren hitzarmena sinatuta, jarraipena izango du Tecnun eta BIC Gipuzkoaren arteko 20 urtetik gorako elkarlanak. “Programa honekin elkarrekin jarraituko dugu lanean, ikertzen, sustatzen, suspertzen, eta balio zientifiko eta teknologiko handiko ekimen ekintzailea gehiago suspertzen”, gaineratu du Leyre Madariaga BIC Gipuzkoako presidenteak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK