Bidasoa Gune sortu da, enpresa berrien sorrera sustatzeko ekimena

Ekintzailetza, barne-ekintzailetza, talentua eta potentzial berritzailea duten proiektuak bultzatzeko gunea izango da

Argazkia: Bidasoa Bizirik Argazkia: Bidasoa Bizirik

Irungo eta Hondarribiko udalek eta BIC Gipuzkoak, Bidasoa Bizirik taldearen bitartez, lankidetza hitzarmena sinatu dute ekintzaileei laguntzeko eta ahalmen berritzailea duten enpresa berriak eta negozio lerro berriak irekitzea planteatzen duten jarduneko enpresen sorrera bultzatzeko. Hitzarmen horren ondorioz sortu da Bidasoa Gunea, ekimen berrien inkubazioa sustatzeko eta Bidasoa-Txingudi eskualdean ekintzailetzari eta barne-ekintzailetzari laguntza integrala eman ahal izateko gune berria.

“Bidasoa beti izan da eremu ekintzailea. Garapen Agentziatik urte asko daramatzagu ekimenak garatzen eta pertsonei laguntzen, ideiatik enpresa sortu arte. Orain, Bidasoa Gune ekimen berriarekin eta hitzarmenaren sinadurarekin, beste urrats bat eman dugu eskualdean berrikuntza eta talentua bultzatzeko”, adierazi du Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik taldeko presidenteak. Halaber,  ekintzaileek sinergiak sortzeko aukera gehiago, enpresen bultzatzaileekin edo inbertitzaile potentzialekin harremanetan jartzeko modua, eta prestakuntza eta garapen hautua izateko aukera gehiago izango dituztela gaineratu du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK