CEINek 257 enpresa sortzen lagundu du azken bi urteetan

Nafarroako sozietate publikoak 1.000 ekimen baino gehiagotan hartu du parte epe horretan eta 47 enpresa hartu ditu bere instalazioetan

Argazkia: CEIN Argazkia: CEIN

Ekonomiaren Garapenerako kontseilariak, Mikel Irujok, Maria Sanz de Galdeano Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroko (CEIN) zuzendariarekin batera, berrikuntzari lotuta azken urteetan izan den jardueraren emaitzak aurkeztu dituzte.  Hala, azken bi urteetan, CEINek 1.000 proiektu baino gehiagotan parte hartu du eta 257 enpresaren sorreran lagundu du, 47 enpresa bere berrikuntza guneetan instalatuz. "CEINen helburu argia hazteko ahalmena duten enpresa berritzaileak sortzea da", nabarmendu du Sanz de Galdeanok.

Horri lotuta, startupen direktorio berria ere aurkeztu du, CEINeko webgunera sartuta eskura daitekeena: “Oso modu bisual eta erakargarrian, Nafarroako startup berritzaile eta interesgarrienekin lankidetzan aritzeko eta loturak lortzeko sortzen ari diren enpresa berriak aurki daitezke", gaineratu du.

Ekintzaileentzako programa berria

Ekintzailetzarako III. Planak 2024ra arte Nafarroako ekintzailetzari laguntzeko garatuko diren bide orriak zehazten ditu, "ekintzailetzarako giro onuragarria sortzeko eta ekintzailetza proiektuak areagotzeko" neurriak bilduz, adierazi du Ekonomiaren Garapenerako kontseilariak. Ildo horretan, goi mailako prestakuntza programa berria sortu dute, oinarri teknologikoa duten proiektuak sortu, talentua erakarri eta trebatu, eta nazioartekotzera bideratuta.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK