Cocoon entzima berezien start-upean inbertitu dute Mondragonek eta Bexen Medicalek

Guztira 2 milioi euroko inbertsioa egin dute, finantzazio-erronda baten baitan. Dirua ekoizpen lantegi berri baten eraikuntzara bideratuko dute

Argazkia: SPRI Argazkia: SPRI

2 milioi euroko "inbertsio estrategikoa" egin dute Mondragonek eta Bexen Medicalek. Izan ere, Cocoon Biosciencek itxi berri duen finantzazio-errondan parte hartu dute. Zamudioko Parke Teknologikoan du egoitza enpresak, eta dirua parkean bertan fabrikazio-instalazio berria eraikitzeko erabiliko dute, baita prozesuen berrikuntzara bideratu ere.

Proteina alternatiboen industrian dihardu Cocoon Biosciencek. Zehazki, entzima bereziak egiten ditu intsektuak abiapuntu hartuta, bai sektore farmazeutikoarentzat, bai zientzia biologikoentzat ere. Era berean, haragi alternatiboen sektorean ere ari da lanean.

Mondragon eta Bexen Medical ez dira finantzazio errondan parte hartu duten euskal enpresa edo eragile bakarrak. Tartean dira, era berean, Viscofan nafarra eta SPRIren Basque, Euskadiko Arrisku Kapitaleko Funtsa ere. FinatzaColumbus Venture Partners eta Cleon Capital izan ditu buru errondak, North South Ventures estatubatuarrak eta Sangha Capital luxenburgotarrak ere hartu dute parte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK