Donostiako Udalak 1,5 milioi euro bideratuko ditu hiriko ekitzailetza proiektuetara

Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonek ere jaso dezakete diru laguntza

Sugoi Retegui, NESU Techologieseko kidea, Marisol Garmendia zinegotzia eta Idoia Azaldegui, POLYMATeko gerentea Sugoi Retegui, NESU Techologieseko kidea, Marisol Garmendia zinegotzia eta Idoia Azaldegui, POLYMATeko gerentea

Donostiako Udalak, Donostiako sustapenaren bitartez, milioi bat eta erdiko diru laguntza bideratuko du Donostiako ekintzaile gazteentzat. Zehazki, 35 urtetik beherako pertsonei zuzendutako laguntzak izango dira, hauen enplegua sustatzeko asmoz. Marisol Garmendia Ekonomia eta Enplegu zinegotziak adierazi duenez, “gazte donostiarrak” hirian lan egin ahal izatea lortu nahi da diru laguntzaren bidez, “enpresa berritzaileak sortzeko diru laguntzak eskainiz, sortu berri dituztenak bultzatu eta indartuz, eta, aldi berean, gure zientzia eta berrikuntza ekosistemako enpresei laguntza emanez, donostiar gazte kualifikatuak kontrata ditzaten”.

Kopuru osotik 650.000 euro “ahalmen berritzaile handiko enpresak” sortzeko bideratuko dira, eta beste 527.000 euro proiektu berritzaileak sendotu eta hazteko zuzeneko laguntzetara.

Bestalde, 140.000 euro emango dira Donostia Tokiko Talentuaren Hiria izeneko diru laguntzaren bitartez. Hiriko berrikuntza eta zientzia arloko ikerketa zentro eta enpresa sareak bertako gazteak kontratatzera bultzatzeko laguntza izango da.

Azkenik, lan merkatuan zailtasun gehien dituzten pertsonentzat, hala nola, emakumeentzat edota 45 urtetik gorako langabeentzat, 250.000 eskainiko dira prestakuntza nahiz laneratze programetara.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK