EAEko 20 startupetik gora bildu dira 4YFNen

Azken ekimenak eta arrakasta kasuak aurkeztuko dizkiote bertan nazioarteko komunitateari

Argazkia: Spri Argazkia: Spri

Euskadik 20 start-up baino gehiago ditu ordezkatuta Mobile World Congressen, Bartzelonan ostegunera bitarte egongo den startupen nazioarteko biltzarrean. Zehazki, 4.0 industriako euskal konpainiak, 20 start-up, eta start-upak sortzeko eta azeleratzeko euskal ekosistemako eragileak elkartu dira bertan.

Ekitaldiaren barruan, Euskal Ekintzailetza Sistemak (Up!Euskadi) ere parte hartuko du bere erakusketa eremu batekin. Stand horretan bertan hartuko dute parte startup teknologikoek, eta hainbat soluzio disruptibo erakutsiko dituzte adimen artifizialaren, big dataren eta errealitate birtual eta areagotuaren bitartez, besteak beste. Gainera, beren berrikuntza irekiko arrakasta kasuak azalduko dituzte, garatu zituzten enpresa laguntzailearekin batera.

Jaurlaritzak jakitera eman duenez, Up! Euskadi ekintzailetzaren euskal ekosisteman 1.000 enpresa teknologiko daude erregistratuta, eta enpresa horiek 8.000 lanpostu baino gehiago sortu dituzte. Azpimarratu duenez, Euskadik startupentzako erreferentziazko gune izaten jarraitzen du nazioartean, eta horren adibide da Mobile World Congresen parte hartu izana.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK