EIT Foodek ekoizleen eta start-upen elikagai hobetuak merkaturatzeko proiektu bat sortu du

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaitzen da, bai merkatari zein ekoizleentzat, eta baita start-upentzat ere

Argazkia: EIT Food Argazkia: EIT Food

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egoitza duen elikagaien berrikuntzarako Europako EIT Food partzuergoak proiektu berri bat jarri du martxan, nutrizio eta iraunkortasunaren ikuspegitik hobetutako elikagai produktu berriak merkatuan jartzeko helburuarekin. Gorabidean dauden ekoizleak eta merkatariak supermerkatuekin konektatzea du helburu. Straight2Market (merkatura zuzenean) izeneko programak enpresa berrien eta banatzaileen arteko lankidetza bilatzen du herritarrei "elikagai elikagarriagoak eta iraunkorragoak" eskaintzeko.

Europa hegoaldeko herrialdeetako enpresei irekitako deialdia da. Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaitzen da, bai merkatari zein ekoizleentzat, eta baita start-upentzat ere. Bien artean lankidetzan aritzea da helburua, produktu berritzaileak merkaturatzeko.

Proiektuak hiru urteko iraupena izango du, eta merkatariei 180.000 euroko finantzaketa emango diete gehienez ere. Aldiz, start-upei, baita beste 30.000 eurokoa ere.

Ekimen berri hori proiektu pilotu bat egin ondoren abiarazi da. Horren bidez, bi partzuergo sortu ziren, alde batetik, Eroskik eta Jakion start-upak osatua, eta, bestetik, sortzen ari diren enpresek edo ekoizleek, Market Sostenibles, Espainiako ekoizle txiki iraunkorren lehen merkatu guneak, eta Neoalgae eta Despelta nekazaritzako elikagaien enpresa txiki eta ertainek osatua. Orotara, bi partzuergo horiek sei produktu berritzaile probatu zituzten, eta ekainean merkaturatuko dituzte.

"Gipuzkoako Deba Garaiko baserrietako nekazaritza-jarduera berreskuratzea, sustatzea eta indartzea genuen xede, fruta eta barazkiak eskuz eraldatuz, kalitate handiko kontserba naturalak egitearekin batera”, adierazi dute Eroskik eta Jakionek.  

Programaren bidez, tokiko ekosistemen berrikuntza eta gaitasuna hobetzea, ekoizlearen eta merkatarien arteko harreman hurbilagoa lortzea, lehiakortasuna sustatzea, eta kalitatezko enplegu egonkorra sortzea lortu nahi dituzte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK