Ekintzaileei finantza arloko formakuntza eskaini asmoz, bat egin dute CEBEKek eta Rural Kutxak

Gaur sinatu dute bi erakundeek akordioa, eta irailaren 25ean egingo dute lehen topaketa

Argazkia: CEBEK Argazkia: CEBEK

CEBEK eta Rural Kutxa enpresa eta ekintzaile gazteei laguntzeko batu dira. Tokiko ekintzailetza eta berrikuntza babestea du helburu bi erakundeek osatutako akordioak, eta start-upen finantza formakuntza sustatuko dute.

Finantza planifikazio zuzena egitea, altxortegiaren plangintza eta euren proiektuak inbertsoreei aurkezteko nahiz negoziatzeko formakuntza eskainiko da. Halaber, CEBEKeko idazkari nagusiak, Francisco J Azpiazuk eta Rural Kutxako ekintzailetza saileko arduradunak, Gonzalo Sotok sinatu dute gaur akordioa.

CEBEKen arabera, ikaskeko nahiz zalantzak argitzeko espazioak eskainiko ditu akordioak eta aukera berezia izango da arlo finantzarioan start-upei laguntzeko. Hala, lankidetzar esker antolatuko diren lehen bi bilerak jakinarazi ditu CEBEKek, irailaren 25ean eta urriaren 2an egingo dira Bilboko BAT B Accelerator Tower eraikinean

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK