Ekintzailetzaren GEM 2025 Biltzarra gaurtik otsailaren 19ra bitartean egingo da

Antolatzaileen arabera, 52 herrialdeetako ekintzailetzaren munduko 400 pertsona bilduko dira datozen egunetan topagunean

Bilbo | Argazkia: Bilbao Ekintza Bilbo | Argazkia: Bilbao Ekintza

GEM Global 2025 Biltzarra topagunea egingo da gaurtik otsailaren 19ra bitartean. Bertan parte hartuko dute ekintzailetzaren eta berrikuntzaren alorreko mundu mailako akademikoek, erakundeek eta enpresek, eta, hala, Bizkaiko hiriburua “erreferentzia global bihurtuko da” datozen egunetan.

Gaur arratsaldean ongietorri ekitaldia egingo zaie GEM (Global Entrepreneurship Monitor) sareko parte-hartzaileei, B Accelerator Tower (BAT) eraikinean; networking saioa ere egingo da, “lasaia eta elkarreraginerako egokia den giroan”. Bertan izango dira ondorengoak: Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko saileko foru diputatua; Kontxi Claver Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotzia; Borja Cabezón ENISAko zuzendari exekutiboa; eta Ane de Ariño Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotze zuzendaria.

Bihar, otsailaren 18an, irekiera instituzionala egingo da goizeko 09:00etan. Hainbat ekintza antolatu dituzte bai biharko, bai 19rako, hala nola, hitzaldiak, mahai inguruak, tailer praktikoak… Antolatzaileek adierazi dute 400 pertsona baino gehiago bilduko direla topagunean, 52 herrialde baino gehiagotatik etorritakoak, eta “ekintzailetzaren munduan eragina” dutenak. Gaineratu dute garrantzitsua dela gogoratzea gaurko eta 19ko eguna GEM sareko kideentzat soilik dagoela antolatuta; biharko eguneko programa, aldiz, EAEko “ekosistema ekintzaileari irekita egongo” da.

Biltzarra EEB-OVEk (Ekintzailetzaren Euskal Behatokiak) antolatu du, GEM Global eta GEM Spain erakundeekin lankidetzan; Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa ere jaso du, besteak beste.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK