Ekintzailetza proiektuak bultzatzeko bekak banatuko ditu Mondragon Unibertsitateak

"Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards" izeneko sariketaren bidez hautatuko dira beken irabazleak. Urriaren 15ean amaituko da izena emateko epea

Argazkia: Mondragon Unibertsitatea Argazkia: Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ideia berritzaileak dituzten ikasle eta proiektu gazteei zuzendutako sariketa antolatu du. Orain arte, Enpresa Sortuz deitu den lehiaketa, Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards izenarekin aurkeztu dute aurten, eta 15.000 euroko sei sari banatuko dituzte.

Industria eta teknologiaren arloko negozio ideia edo start-up bat martxan duen proiektuei zuzendutako lehiaketa izango da, eta saria irabaziz gero, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza ikasle bat sartu ahalko dute proiektuan beka baten bidez. Dirusariaz gain, aholkularitza zerbitzua eta ekintzailetza proiektua garatzeko gune fisiko bat ere eskainiko da.

Proiektuak aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da, eta banaka zein taldeka aurkezteko aukera dago. Behin izen-ematea itxita, jakinaraziko dira finalistak. eta euren proiektua aurkeztu beharko dute Garaia Parke Teknologikoan egingo den ekitaldian.

Lehiaketa Fagor Taldeak, Orbeak, Centro Stirlingek eta Fagor Ederlanek babesten dute. Halaber, lehiaketaren xehetasunak argitzeko bi informazio saio antolatu dituzte. Online izango dira, irailaren 26an eta 28an.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK