Elkargiren `Finantza zaitez´ ekimena BAT eraikinean finkatu da

Arlo finantzarioa balioan jarri eta eskaintzen dituen aukerez hitz egitea izan du xede. Batez beste 60 ekintzailek parte hartu dute saio bakoitzean

Rafael Campos Ecoalfeko finantza-arduradunak finantza iturriak dibertsifikatzeko garrantziaz hitz egin du | Argazkia: Elkargi Rafael Campos Ecoalfeko finantza-arduradunak finantza iturriak dibertsifikatzeko garrantziaz hitz egin du | Argazkia: Elkargi

Bilboko BAT dorreak hartu du Elkargik bultzaturiko Finantza zaitez ekimena. Arlo finantzarioari loturiko hainbat saio izan dira, azkenekoa atzo bertan, Finantzak, teknologia eta jasangirratasuna izenburupean, non 60 ekintzaile baino gehiago izan ziren, baita Zenón Vázquez Elkargiko zuzendari nagusia, eta Naiara López eta Iñigo Borde ekintzailetzan espezializatutako Elkargiko finantza-kudeatzaileak ere.

Azken jardunaldi horrek hiru protagonista izan zituen: Borrox plataforma eta Enisa erakundea, finantzaketa aukerak ezagutzera emateko; eta moda esparruko Ecoalf enpresa jasangarria eta berritzailea, haren errealitatea biltzeko.

Juan Carlos Ugarteche Borronx plataformako zuzendari nagusiak nabarmendu zuenez, hasierako etapetan, ekintzaileek proiektuaren alde egiten duten apustu pertsonala funtsezkoa da, ekonomikoki, gainerako bazkideek oso modu positiboan baloratuko baitute. Ugartechek gaineratu zuen “garrantzitsua" dela "enpresa guztiek eta, are gehiago, hazten ari diren start-up eta enpresek finantzaketa-kanal alternatiboak izatea, finantzaketa-iturri tradizionalak osatzeko”. Borrox Ideon Taldeko Fintech izaera duen proiektua da, eta enpresa eta autonomoentzako zirkulatzailearen finantzaketan espezializatua dago.

Arlo finantzarioari loturiko hainbat saio izan dira, azkenekoa atzo bertan, Finantzak, teknologia eta jasangirratasuna izenburupean, non 60 ekintzaile baino gehiagok hartu zuten parte

Ugartetxek esandakoa berretsi zuen Carolina Rodriguez Arias Enisako proiektuen arduradunak ere. Hark aurreratu zuenez, “Start-upen Legearekin batera, Enisak eskumen berriak hartuko ditu bere gain, hala nola, sortzen ari diren enpresen izaera berritzailea eta eskalagarritasuna ziurtatzea, ekintzailetzari laguntzeko erreferentziazko erakunde publiko gisa sendotuz”. Hori dela eta, Enisak inoizko aurrekonturik handiena izango du 2023an, 130 milioi eurorainoko hasierako zuzkidura, start-up berriak sortzen eta herrialdea garatzen laguntzeko. Enisa eta Elkargiren finantziazioa osagarria dela ere gogorarazi zuen, eta “kasu askotan beharrezkoa”.

Carolina Rodriguez Arias Enisako proiektuen arduraduna, bere aurkezpenean | Argazkia: Elkargi
Carolina Rodriguez Arias Enisako proiektuen arduraduna, bere aurkezpenean | Argazkia: Elkargi

Bestalde, Rafael Campos Ecoalfeko zuzendari finantzarioa euren finantzazio kudeaketaz aritu zen. Finantzaketa-iturrien dibertsifikazioa "funtsezkoa" izan dela adierazi zuen Ecoalfen hazkunde azkarra bultzatzeko, bankua, equitya, funtsak, factoringa edo Elkargi bezalako erakundeak, esaterako. 2009an jaiota, euren arrakasta kalitate handiko produktu birziklatuak sortzean datza. “Gure hastapenetatik misio argi bat izateak planetaren aldeko erabakiak hartzea ahalbidetu digu, epe laburrean kostua izan arren, Ecoalfek epe luzean arrakasta izateko funtsezkoak izan direnak”, aipatu du.

Deep-tech eta equity funtsak

Finantza zaitezek guztira hiru saio izan ditu, martxoa eta apirila bitartean eginikoak. Lehenengoan, Deep-tech propiektuak izan dira hizpide; bigarrenean, berriz, equity funtsak . Horietan Imanol Cuétara (SPRI), Lucía Graña (BEAZ), Santiago Lozano (Clave Capital), Itziar Unibaso (Orza) edota Pedro Muñoz Baroja (Easo Ventures) izan dira protagonista, bertaratutako ekintzaileekin batera. Elkargik "arrakastatsutzat" jo du ekimena, eta aurrera begira arlo finantzarioari loturiko saio gehiago egitea aurreikusi dute, haren "garrantzia" ikusita.

Era berean, Elkargiren egitasmoak bat egin nahi izan du dorreak finkatutako helburuekin, alegia, eragileen arteko konexioa sustatzea proba pilotuen, talentu-konexioaren, matchmaking-programen edo inbertsioa eta finantzaketa bilatzeko aholkularitzaren bidez.

Informazio gehiago
Smart kapitala eta sinesgarritasuna
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK