Gazte ekintzailetzarako EHUren beken deialdia zabalik da

Hautatutako proiektu bakoitzak 3.600 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

“Gazte ekintzailetza” izeneko programak enpresa arloko ideia eta egitasmoak laguntzea izango du helburu. EHUk antolatutako programa da, eta ekintzailetza kultura “zabaldu eta aktibatu” nahi da bekak jasoko dituzten ikasleen artean.

Programan parte hartu ahal izateko EHUko titulatu eta ikasleek azken hiru ikasturteetan unibertsitateko titulazio ofiziala izan behar dute, eta 2023-2024 ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta egon behar dute.

Hautatutako proiektu bakoitzak 3.600 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du. Hori gutxi balitz, EHUk, proiektua garatzen joan ahala, aholkularitza profesionala emango dien sare bat eskainiko du, eta ekintzailetza ete berrikuntzari buruzko ikastaroa ere emango du.

Eskariak aurkezteko epea irailaren 28ko 16:30etan amaituko da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK