Hobeen startup arabarrak LG Novaren nazioarteko programan hartuko du parte

Mundu osoko 2.170 konpainien artean aukeratua izan da Hobeen, ‘Mission For the Future’ LG Electronicsen nazioarteko programan parte hartzeko

Mario Fernandez Hobeeneko arduraduna | Argazkia: Spri Mario Fernandez Hobeeneko arduraduna | Argazkia: Spri

LG Novak, LG Electronicsen Ipar Amerikako Berrikuntza Zentroak, Hobeen startup gasteiztarra hautatu du bere programan parte hartzeko, bere kontzeptu berritzaileengatik eta pertsonengan eta planetan eragin positiboa sortzeko duen irtenbide eraldatzaileagatik. Mundu osoko 2.170 hautagaien artean berrogei izan dira programarako aukeratuak, eta horietatik zazpi baino ez dira europarrak, tartean Hobeen arabarra. Hala, LG Novaren eskutik merkatua aztertzeko aukera izango du, energia-eraginkortasunaren eremuan baterako negozio sorkuntza esploratzeko. Lotura horren bidez, Hobeenek etxeei ematen dien laguntzan irismen handiagoa lortzea aurreikusten dute, argi-, ur- eta gas-kontsumoak eta CO2 isuriak murrizten laguntzeko.

LG Novak aukeratu dituen startupak CES 2023 ekitaldian aurkeztu ditu, Las Vegasen, eta planetaren eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko irtenbideekin eraikitako bere etorkizuneko ikuspegia ere erakutsi du.

Bere aldetik, Mario Fernandez Hobeeneko arduraduna “oso pozik” dago LG Electronics bezalako “konpainia handi eta garrantzistu batengandik hain gertu egoteagatik”. Azkenean naziokortzea lortuko dutela dio: “Gure mugetatik kanpo ere beharrezkoa da energia-kontsumoak eta emisioak murrizten laguntzea”.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK