Iker Cruzadoren Carbon Zero proiektuak irabazi du DEMAren Enpresari lehiaketa

Kirol-piezak karbono-zuntzez fabrikatzeko proiektuak lortu du Lanbide Heziketaren esparruan kultura ekintzailea sustatzeko lehiaketa

Iker Cruzado erdian, saria eskuan duela | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia Iker Cruzado erdian, saria eskuan duela | Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Iker Cruzadoren Carbon Zero proiektuak irabazi du Bizkaiko Lanbide Heziketaren esparruan egiten den Enpresari lehiaketa. Kirol piezak karbono-zuntzez fabrikatzeko proiektuarengatik 1.500 euro jaso ditu. Kultura ekintzailetza sustatzeko egiten den ekintza da honako hau, eta Cruzado Portugaleteko Repelega Lanbide Heziketako ikaslea da.

Enpresari programa Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren (DEMA) ekimena da, eta dagoeneko hogeitahirugarren edizioa bete du. Sari hauek emateko ekitaldian Enpresari programaren azken fasean parte hartu duten ehun irakasle eta ikasle baino gehiago izan dira, eta Teresa Laespada diputatu nagusiordea eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saileko foru diputatua izan dira epaimahaiburu.

Laespadaren arabera, "ekintzaile sena" ezagutzera animatu ditu ikasleak, "porrotaren beldurrik gabe ausartzera". Eta, gainera, erakundeetatik eta arlo publikotik duten babesa azpimarratu du. "Hemen gaude DEMA Agentziatik eta Aldundiko Enplegu Zuzendaritzatik zuei laguntzeko. Behar duzuen guztietan lagunduko dizuegu"

Sari banaketarekin amaiera eman zaio Enpresari programaren XXIII. edizioari. Aurtengo aldiak ekintzailetzako ideien 282 proposamen jaso ditu, eta horietatik 113 azken faserako aukeratu ziren (Erdi Mailako 42 ikasle eta Goi Mailako 71 ikasle).

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK