Industria eta foodtech alorreko enpresak irabazle Euskadi eta Nafarroako Emprende XXI sarietan

66 startup aurkeztu dira aurtengo edizioan. Irabazleek 6.000 euroko zuzkidura ekonomikoa jasoko dute eta Silicon Valleyko adituek emandako nazioarteko prestakuntza espezializatuan parte hartuko dute.

Euskadiko Emprede XXI sarien banaketa. Argazkia: SPRI Euskadiko Emprede XXI sarien banaketa. Argazkia: SPRI

Caixabaneken DayOne programak ekintzailetza sustatzeko Emprende XXI sariak antolatzen ditu urtero Espainiako merkataritza, industria eta turismorako ministerioarekin batera. Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua ekimenaren babesle dira SPRI eta CEIN erakunde publikoen bitartez. Edizio honetara EAEren kasuan 44 startup aurkeztu dira eta Nafarroan 22. 

Nafarroako Emprende XXI saria foodtech alorreko MOA Foodtech enpresak eskuratu du. Bioteknologia eta adimen artifiziala uztartzen ditu, nekazaritzako elikagaien industriako hondakinak eta azpiproduktuak hurrengo belaunaldiko proteina bihurtzeko. Bere teknologiak nutrizio-balio handiko proteinak eskaintzen ditu, oso moldakorrak, digerigarritasun-maila handikoak eta % 100 jasangarriak. Startupak Nafarroako Gobernuko diru-laguntza jaso zuen eta berriki 1,5 milioi euro bildu ditu finantzaketa-erronda baten bitartez. Clave Capital, Viscofan, Banco Sabadell, Eatable Adventures, Sodena eta Big Idea Ventures izan dira finantzaketa-errondan parte hartu dutenak.

EAEko edizioan LINQcase startup donostiarra izan da irabazlea. Enpresa honek gaur egungo industriaren ekoizpen-prozesuak hobetzen ditu, ikuskapen aurreratuko eta automatizazio adimenduneko soluzioen bidez, “zero” inperfekzioak lortzeko. Ibon Iribarrenek, proiektuko CEO-ak, saria jasotzean adierazi duenez, “ilusio izugarria egiten digu; izan ere, sariaz haratago, bultzada handia da proiektuarentzat eta, batez ere, ondo atera daitekeen edo gaizki atera daitekeen abentura batean murgildu garen taldearentzat”.  Enpresan ez zuten saria espero industriara bideratuta dagoen proiektua delako. Iribarrek azaldu duenez "industrian prozesu asko daude kalitate-kontrola egiteko pieza bat suntsitzera behartzen dutenak. Suntsitze-prozesu hori saihesteko, gure ekipoak pieza magnetizatzen duten sentsoreak egiten ditu, beharrezko informazio guztia biltzen dute eta, horri esker, kalitate-kontrola egin dezakegu piezarik suntsitu behar izan gabe”.

Hiru urte darama enpresak lanean eta bere zalantza nagusia merkatura zein abiaduratan heldu zitezkeen jakitea izan da. Horregatik Iribarrenek mezu errealista helarazi nahi izan die ekintzaileei. Ezinbestekoa deritzo norbanakoekiko segurtasuna izatea eta ondo moldatzen den taldez baten inguratzea. , 

Sariak 6.000 euroko zuzkidura ekonomikoa, ESADEk eta Silicon Valleyko adituek emandako nazioarteko prestakuntza espezializatua (edizio honetan Munichen izango da, Alemanian) eta Investors Day EmprendeXXI jardunaldian parte hartzeko aukera barne hartzen ditu. Jardunaldi horretan, ekosistema ekintzailearekin lankidetzan aritzeko interesa duten inbertitzaileekin eta enpresekin harremanetan egoteko aukera izango dute.

 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK