Inmedical Therapeutics start-upak 800.000 euroko finantzazio erronda itxi du

Endoskopia terapeutikoetan sortutako zauriak azkarrago orbaintzeko produktua garatzen ari da enpresa arabarra. Viscofan eta Spri taldearen Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarekin eta Elkargiren aholkularitzarekin burutu dute erronda

Corvergel izena du produktuak | Argazkia: Elkargi Corvergel izena du produktuak | Argazkia: Elkargi

Inmedical Therapeutics bioteknologia arloko start-up arabarrak 800.000 euroko finantzazio erronda itxi berri du. Convergel izeneko produktua garatzen ari da start-upa, zeinak endoskopia terapeutikoetan sortu daitezkeen arazoei aurre egiteko soluzioa eskainiko duen. Zehazki, endoskopietako zauriak azkarrago orbaintzea ahalbidetuko du produktuak.

Inmedical Therapeutics 2020ean sortutako proiektua da. Egun, lau sozietatek osatzen dute, tartean I+Med enpresak. Finantzazio erronda Elkargiren esku egon da, eta Viscofan eta Spri taldearen Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarekin (IKEKS) burutu dute.

Elkargik azaldu duenez, aholkularitza eman dio Inmedical Therapeutics proiektuari, eragiketaren analisian, balorazioan eta egitura finantzarioan. Hala, produktuaren lehen fasea “arrakastaz” amaitu dela adierazi dute, eta dagoeneko hasi dira lehen frogak egiten Euskal Herriko zenbait ospitaleetan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK