Insekt Label Biotechek 450.000 euroko finantzazioa lortu du intsektuekin elikagaiak sortzeko

Inbertsio horren bidez, intsektuak erabilita, elikagaien industrian prozesu jasangarriagoak bultzatu nahi dituzte

Intsektuek onura ugari dituzte | Argazkia: iStock Intsektuek onura ugari dituzte | Argazkia: iStock

Insekt Label Bioteck startup bioteknologikoak Clave Capitalen finantzaketa-txandan parte hartu du eta 450.000 euro jasoko ditu intsektuetatik janaria ekoizteko. “Elikagaien industriak prozesu jasangarriagoak behar ditu eta, alde horretatik, intsektuak sendotzen ari dira, potentzial handia dute” azaldu du Ignacio Prieto Clave Capital inbertsioetako analistak.

Insekt Label Biotech 2019an eratu zen intsektuak nekazaritzako elikagaien katean sartzeko helburuarekin, elikadura osasungarria eta jasangarria iraultzeko. Gaur egun, ekoizpen-abeletxe pilotu bat eta BIC Bizkaian kokatutako laborategi bat ditu, Insekt Label I+G estrategiari jarraipena emateko.

Zergatik intsektuak?

Intsektuak nutrizio-ekarpenaren eta baliabide naturalen kontsumo iraunkorraren iturri dira. Proteina kontzentrazio handiak dituzte eta zenbait mineral eta bitamina ere bai. Berotegi-efektuko gasen isurketei, uraren eta elikagaien kontsumoari eta lurzoruaren erabilerari dagokienez, intsektuak haztea beste elikadura-iturri batzuekin alderatuta, prozesu jasangarria da.

Bestalde, elikagai-industriaren balioa handitzeko gai dira eta ongarri organikoak garatzeko propietate oso onak dituzten gorotz-kantitate handiak sortzen dituzte. Horregatik, Europako Batzordea, Green Deal edo From Farm to Fork bezalako estrategien baitan, elikadura-iturri berri horren aldeko apustu sendoa egiten ari da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK