Kooperatiba berriak sortzeko ekimena abiatu dute Mondragon Team Academyk eta Elkar-Lan kooperatibak

Enplegu kooperatiboa sortzen laguntzea, garapen ekonomiko eta soziala sustatzea eta talde ekintzaileak garatzea ere izango du helburu lankidetzak

Argazkia: VK Comunicacion Argazkia: VK Comunicacion

EAEn enpresa kooperatibo berriak sortzeko hitzarmena sinatu dute Mondragon Team Academyk (MTA) eta Elkar-Lan, S. Coop kooperatibak. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko ekintzailetza unitatea da MTA, eta urtebeteteko hitzarmena sinatu du bigarren mailako kooperatibarekin.

Aitor Lizartza Martin MTAko ekintzailetza-koordinatzailea eta Francisco Javier Sanz Santaolalla Elkar-Lan, S. Coop. sozietateko zuzendariak sinatu dute gaur akordioa. Kooperatiba berriak sortzeaz gain, enplegu kooperatiboa sortzen laguntzea, garapen ekonomiko eta soziala sustatzea, eta talde ekintzaileak garatzea izango du helburu egitasmoak egitasmoak. Hala, Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailetza eta Berrikuntza LEINN graduan martxan jarriko diren proiektuen inkubazioa eta azelerazioa sustatu nahi da.

Elkar-Lanek prestakuntza kooperatiboa emango die LEINNeko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleei. Euren enpresa ekimena martxan jarri ahal izateko aholkularitza juridikoa ere emango zaie, batik bat kooperatiben legeriari buruz, eta finantza arloko aholkularitza ere eskainiko zaie.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK