Lehen Zinemako Turismo Partzuergoa sortu berri da, Nafarroako enpresa baten gidaritzapean

Filmen ustiapen turistikorako eskubideak sinatzeaz arduratuko da

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Zazpi autonomia-erkidegotako hamar erakundek, tartean Nafarroak, osatzen dute Zinemako Turismo Sarea. Sare horren helburua da zinema-turismoaren merkatua erregularizatzea eta administrazioak, turismo-enpresek eta ikus-entzunezko sektoreak informazioa partekatu eta koordinatzea, film eta telesail arrakastatsuetan oinarritutako esperientziak ekoizteko eta merkaturatzeko.

Partzuergo berriak filmen ustiapen turistikorako eskubideak sinatzea aurreikusten du, "ikus-entzunezko edukia esperientzia interaktibo eta pertsonalizatu bihurtzea erraztuz”, azaldu du Ali Urrosolo, Atxaspi Labeko (proiektuaren buru den enpresa nafarra) zuzendariak. Produktu berritzaile baten aldeko apustua egin dute, merkatu eta audientzia berriei balioa emango diena eta ateak irekiko dizkiena, bai helmugei, bai filmaketak eta turismoa erakartzeko lanari eta baita turismo- eta zinema-enpresei ere.

Uneotan, Zinemako Turismo Sareko bazkide guztiak buru-belarri dabiltza lanean ekoiztetxeekin eta talde artistikoekin, Akelarre eta D' Artacan eta 3 mosketxakur izeneko filmei lotutako bi produktu turistikotan, egun Netflix plataforman ikusgai daudenetan. Arrakasta izanez gero, bi esperientzia pilotu horiek "errepikagarriak eta eskalagarriak" izango dira Espainiako estatu mailan 2023an eta Europa mailan 2024tik aurrera.

Partzuergoak "Espainia marka bultzatu nahi du, zinema-turismoaren merkatuaren munduko erreferente izan dadin”, azaldu du Urrosolok.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK