LUP euskal proiektuak irabazi du Impact Social Cup lehiaketa

Irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko gailu bat merkaturatu du Mondragon Unibertsitateko Oñatiko LEINN graduko proiektuak

Apurva San Juan LUP proiektuaren sortzailea | Argazkia: Mondragon Unibersitatea Apurva San Juan LUP proiektuaren sortzailea | Argazkia: Mondragon Unibersitatea

LUP proiektuak irabazi du ekintzailetzaren Impact Social Cup lehiaketa. Madrilen burutu da txapelketa, eta zortzi ekintzailek hartu dute parte finalean. Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) sustatzea da lehiaketaren helburuetako bat, eta guztira, 100.000 euro banatu dira eskudirutan: 40.000 euro proiektu irabazlearentzako, 30.000 euro bigarrenarentzako, 20.000 hirugarrenarentzako eta 10.000 laugarrenarentzako.

Mondragon Unibertsitateko Oñatiko LEINN graduko Apurva San Juanek sortu zuen LUP proiektua. Egungo zuzendari teknikoa den Eneko Calvorekin batera, gailu bat merkaturatu dute irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak laguntzeko. Zehazki, LUPA adimenduna izeneko gailua da diseinatu eta garatu dutena, zeinak ikusmen apala, dislexia, ikusmen nekea zein desgaitasuna duten pertsonei irakurtzen lagunduko dien.

Finalerdian, LUP proiektua beste hainbat lehiakideren aurka aritu zen, eta, esaterako, bertan izan ziren Bcas, Miogas, Bridges for billions eta WIVI Vision proiektuen sortzaileak. Epaimahaikide lanak egin dituzte Vicent Rosso, Consentio eta Blablacar Espainia enpresen fundatzaileek; Manu Marín, Halotechen fundatzaileak eta Impact Social Cupen lehendakari eta fundatzaileak; Yaiza Canosa, GOIren sortzaileak, eta Josep Coll, Redpointsen eta Repscanen fundatzaileak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK