Michel Nerrant izango da Veridaseko filial estatubatuarraren burua

Nerrant ingeniari elektrikoa da, jatorriz frantziarra baina ia bere ibilbide profesional osoa Estatu Batuetan egin du

Michel Nerrant EEBBtako Veridaseko burua, Eduardo Azanza Veridasen sortzailea eta Mauricio Guijarro EEBBtako filialeko salmenta zuzendariordea | Argazkia: Veridas Michel Nerrant EEBBtako Veridaseko burua, Eduardo Azanza Veridasen sortzailea eta Mauricio Guijarro EEBBtako filialeko salmenta zuzendariordea | Argazkia: Veridas

Joan den martxoan Veridas enpresa nafarrak Navarra Capital sortu zuen, bere filial estatubatuarra. Michel Nerrant frantsesa izendatu berri dute bertako zuzendari, ingeniari elektrikoa da eta ia bere ibilbide profesional osoa Estatu Batuetan burutu du, Entrust, Schlumberger, WinMagic edo HID Global enpresentzat egin du lan. “Estatu Batuetako merkatu zorrotzera iristeko teknologia onena behar da eta Veritasek badu”, adierazi du buru berriak eta argi dio filialak “orain arteko bezeroak mantentzen, zerbitzu hobea eskaintzen eta hazten” lagunduko diela.

Eduardo Azanza Veridasen sortzaileetako batek oso positibotzat jo du sinadura Estatu Batuetara iritsi izana “giltzarik eta pasahitzik gabeko etorkizuna hedatzen jarraituko dugu modu globalean”, azaldu du. Veridasek 160 langile baino gehiago ditu egun eta 150 bezero baino gehiagorekin egiten du lan uneotan.

Ildo horretan, Veridas San Frantziskon ospatu den RSA Conference-n egon berri da eta Las Vegasera ere bisita bat baino gehiago egingo du: abuztuan Gartnerrek antolatutako Nortasun eta Sarbideen Kudeaketa Kongresuan hartuko du parte eta urrian, berriz, Money20/20 izeneko ekimenean izango da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK