Nafarroak metabertsorako ekintzailetza programa berria abiatu du

Nekazal elikagaien 'start-up' enpresentzako Agrofood ScaleUp egitasmoaren bigarren edizioa ere abian da

Mikel Irujo kontseilaria programa berriaren aurkezpenean | Argazkia: CEINN Mikel Irujo kontseilaria programa berriaren aurkezpenean | Argazkia: CEINN

METAtalent eta Agrofood ScaleUp programen edizio berriak aurkeztu ditu Mikel Irujok, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari eta Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoko presidenteak.

Irujok erakundearen ekintzailetza-ibilbideak aurkezteko jardunaldian parte hartu du, digitalizazioan, osasunean, nekazaritzako elikaduran eta ekonomia berdearen sektoreetan eragin nahian. Irujok nabarmendu duenez, "sektore horiek potentzial handia dute ekintzailetza-alternatibak garatzeko fase desberdinetan".

Ekitaldi horretan Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak eta Pilar Irigoien CEINeko arduradunak ere parte hartu dute . Berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta startupen garrantzia azpimarratu du Cigudosak, "Nafarroa I+G+b arloan erreferentea den Europako eskualdeetako bat bezala kokatzen lagunduko duten funtsezko tresnak direlako". Era berean, Irigoienek nabarmendu du CEINek aipatutako lau sektoreetan startup berritzaileak deketatzeko, abian jartzen eta eskalatzeko ibilbide integralak izango dituela: CEIN DIGITECH, CEIN HEALTH, CEIN AGROFOOD (lehen edizioa bete zuten iaz) eta CEIN REGEN.

METAtalent, Metabertsorako ekintzailetza

CEINek beste urrats bat egin du digitalizazioaren arloan, METAtalent programa berria abian jarrita, CEIN DIGITEHen. Helburua metabertsoan eta blockchainean interesa duten pertsonak edo startupak prestatzea eta gaitzea da.Hala, bost saio presentzialetan, parte-hartzaileek teknologia horien oinarriak ezagutu ahal izango dituzte, bai eta teknologia horiei lotutako hainbat eremutan aplikatutako negozio-kasuak ere. Prestakuntza-ibilbidearen ondoren, online modalitatean proiektu pilotu bat garatu ahal izango duten pertsonak hautatuko dira, metabertsoan eta blockchainean adituak diren profesionalekin laguntzarekin.

Agrofood ScaleUPen bigarren edizioa

Nekazaritzako elikagaien sektoreak bigarren urtez jarraian ibilbide espezifiko bat du, CEIN AGROFOOD. Bertan AGROFOOD ScaleUp dago kokatuta. Programa mistoa da, prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatua konbinatzen dituena. Helburua da merkataritza-ekintzako plan bat ezartzea, merkatuan produktua duten gehienez 5 startupekoa. AGROFOOD ScaleUp Nafarroan kokatutako nekazaritzako elikagaien startup berritzaileei zuzentzen zaie, merkatuan gehienez ere zortzi urte eraman eta hazteko aukera dutenei, beti ere salmentetan oinarritutako garapen-maila izanik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK