Newco konpainiak Espainiako gari-irinaren % 30-40 ekoiztuko du

Maiatzean sortu zen Newco, Nafarroako Rural Kutxaren sei iringilek eta Vall Companysen lau iringilek elkarlanean sortutako irin-negozioa

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak lehen fasean baimendu zuen Nafarroako Rural Kutxak eta Vall Companysek, Inversions Fenec holdingaren bidez irin-negozioa sortzeko zuten asmoa. Maiatzaren 11n sortu zen, bi konpainiek erakunde arautzaileari beren proiektuaren berri eman eta hilabete eta erdira. Sozietate berriak %30-40 bitarteko kuota du gari-irinaren Espainiako merkatuan eta antzeko kuota du neurriko irinei dagokionean.

Newco enpresa berriak industria-kanalari, artisauari eta, neurri txikiagoan, elikadura-kanalei eta hotel, jatetxe eta kafetegiei saltzen die. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren arabera, elkarlanean sortutako enpresak “ez du lehiakortasunean inolako arriskurik eragiten”.  Lehiaren Sailak berak egindako merkatu-ikerketaren arabera, Espainiako merkatuaren egiturazko ahalmen instalatuak % 40 inguruko soberakina du. Bestalde, Nafarroako Rural Kutxako enpresek eta Vall Companys enpresakoek beren ekoizpen-ahalmenaren % 70 eta % 80 artean erabiltzen dute eta, azaldu dute, irina produktu homogeneoa denez eta markaren fidelizazio txikia duenez, “hornitzailez aldatuz gero kostu nabarmenik ez” dakarrela, “prezioa delako marjina estuak eta ekoizpenean eta merkaturatzean lehia handia eragiten duen funtsezko lehiakortasun-aldagaia”.

Azkenik, giza kontsumorako gari-irinaren merkatuak kontzentrazioaren ondoriozko entitatearekin lehiatzeko gaitasuna duten enpresa ugari dituela kalkulatu dute. Horien artean, nabarmentzekoa da Vilafranquina bartzelonarra, zenbait segmentutan liderra izan dena.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK