Presstatzen ekintzailetza programaren hirugarren edizioa abian da

2024ko otsailaren 6tik maiatzaren 24ra bitartean egingo da, eta bederatzi saio teoriko-praktiko eskainiko dituzte

Argazkia: REAS Euskadi Argazkia: REAS Euskadi

REAS Euskadi Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen sareak eta Bilboko Udalak Presstatzen ekintzailetza egitasmoaren hirugarren edizioa jarri dute martxan. "Ekonomia sozial eta solidarioan ekiten" lelopean, proiektu kolektibo bat ekin nahi duten pertsonei, beren jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei eta ekonomia sozial eta solidarioa jorratu nahi duten merkataritza enpresei zuzenduta dago programa.

Hirugarren edizio hau 2024ko otsailaren 6tik maiatzaren 24ra egingo da, eta programa bederatzi saio teoriko-praktikoz osatuta egongo da. Ekonomia sozial eta solidarioan trebatu eta ekintzailetza ezagutzak eskuratzeko saioak izango dira. Horrez gain, bi networking saiorako astia ere eskainiko du ekimenak. Halaber, proiektu parte-hartzaileek ekonomia sozial eta solidarioan espezializatutako tutore bat izango dute, zeina prozesuan bidelagun izango den, aholkuak emanez.

Programan izena emateko epea zabalik da jada, eta abenduaren 14a arte egongo da irekita.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK