‘Robotekin’ sortu da, robotikari lotutako Euskadiko lehen zentroa

Arabako Parke Teknologikoan egongo da kokatuta eta sektoreari lotutako enpresa eta eragileen topagune izatea du helburu

'Robotekin' zentroaren aurkezpena | Argazkia: Robotekin 'Robotekin' zentroaren aurkezpena | Argazkia: Robotekin

‘Robotekin’ Robotika eta Automatizazioaren ekosistemari lotutako zentro bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehena eta Arabako Parke Teknologikoan kokatuta egongo dena. Arabako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren kolaborazioarekin sortutako proiektua da, sektoreari lotutako enpresen eta eragileen artean topagune bat sortu asmoz eratua. Araba eta Euskadi kalitatezko talentu, inbertsio eta enpleguaren bultzatzaile eremu gisa kokatu nahi dira.

‘Robotekin’ sortu ahal izateko, dozenaka bilera egin dituzte tokiko eragile nagusiekin, dauden beharren eta interesen berri izateko. Era berean, erantzun positiboa jaso duten eta nazioarte mailan arrakasta izan duten kasuak ere aztertu dituzte, hala nola, Danimarkako ‘Odense Robotics’, bere funtzionamendua eredu hartuta ‘Robotekin’ek hasieratik arrakastarako aukera izan dezan.

Datozen asteetan, formalki eratuko da ‘Robotekin’ juridikoki sostengatuko duen elkartea eta bere sorreran parte hartuko duten kideak ere ezagutaraziko dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK