Smart kapitala eta sinesgarritasuna

Argazkiak: iStock Argazkiak: iStock

Euskal lurraldeak betidanik izan du DNA ekintzailea. Bilbo ingurua aintzat hartuz gero, adibidez, 1902an Bizkaiko Labe Garaiak sortu zituztenak ekintzaileak izan ziren. Hain atzera joan gabe, 1980ko hamarkadan birmoldaketa industriala garatu zutenak ere halakoxeak ziren, edota egun, etorkizunari begirako BAT Tower Bilboko bihotzean egikaritutakoek. Denek zeramaten eta daramate DNA berdina: izaera ekintzaileko pertsonak, denborari aurre hartu nahi dioten horietakoak.

Horri esker dago, besteak beste, halako enpresa-ehuna. Enpresa sare indartsua dugu. Gure nortasunaren ardatzetako bat eta gure ongizatearen iturburu. Hain justu, teknologiaren aroan start-upak ahotan bueltaka darabilgun garai honetan, ekintzailetasuna gain behera izan ote daitekeen zalantza sortzen zaigu. Ekintzailetza eta start-up terminoak, ez baitira gauza bera. Ez dute esanahi berdina.

Finantzaketa ezinbesteko

Ekintzailetzak erreferentzia egiten dio edozein proiektu edo negozio berriri zein eraldatutakoari. Start-upek gehiago oinarri teknologikoa duen, negozio eredu hedagarria duen eta hazkunde esponentziala eduki dezakeen horiei. Elkargi biak laguntzen saiatzen da.

Finantzaketa askotarikoa izan daiteke. Baina hori gabe ez dago bideragarria izango de proiekturik. Duen tamaina duelarik ere.

Finantzatzailea izan daitekeen norbaiten ikuspegitik, izaera teknologikoa duten start-up horien negozio ereduak berritzaileak izanda, aldez aurretik gertatutakoarekin aldera ezinak dira. Zaila da beraz, aurretiazko antzeko ereduen finantza portaera ezagutzea. Horrek kanpo finantzazioa zaildu egin lezake. Ekintzaile diren eta start-upak sortzen dituztenen aldetik, berriz, euren erronketako bat izan ohi da merkatuari begirako negozio ereduaren errentagarritasunari hastapenetik gehiago begiratu beharko lioketela. Alegia, finantza irizpideak eta ezagutza ezinbestekoak dira euren proiektuen biziraupena nahi bada. Eta gutxitan aipatzen dira hasieratik.

Finantzaketa askotarikoa izan daiteke. Baina hori gabe ez dago bideragarria izango de proiekturik. Duen tamaina duelarik ere.

Sarean konexioa areagotu, eta teknologia sustatu

Euskal lurraldeetan baldintzak ematen dira ekintzailea izan eta mugarri teknologiko sakona duen ekimena martxan jarri ahal izateko. Erakunde publiko zein pribatuez osaturiko ekosistema eduki, badu: enpresa berritzaileak sortzeko eragile aktiboak diren eta errazte funtzioa betetzen duten erakunde publikoak, teknologia zentro aitzindariak, azeleratzaile pribatuak, inbertsio funtsak, finantza erakundeak...

Sare horretan, arriskuak hartzeko gaitasuna duten eta talde-lanean oinarritzen diren erakundeak behar dira. Eta maila horretan, akaso, badago zer hobetu. Horrekin batera, alor teknologikoa ezinbestekoa da. Mugaz gaindiko ezagutza, goi mailako teknologia eta azpiegitura aitzindarien garapena sustatzea. Ekuazio hori ezinbestekoa da, ekintzailetzak gora egin, eta etorkizun hurbilean gure ongizatea mantendu eta sendotzeko.

Sarea izan, bada, baina ekosistema sustatzeko kezka edo gako nagusienetako bat, esan bezala, konektatzeko gaitasunean legoke

Sarea izan, bada, baina ekosistema sustatzeko kezka edo gako nagusienetako bat, esan bezala, konektatzeko gaitasunean legoke. Ikertzailetzan bikaintasuna bultzatuko duten horiek, lehiatsu aritzeko gaitasunak dituztenekin uztartu behar dira, finantzazioari ere dagokion garrantzia emanaz.

Smart kapitala, oraina eta etorkizuna

Izan ere, ekosisteman behin baino gehiagotan “aipatu” den moduan, berariazko funtsak gehiago garatzea da erronketako bat. Smart kapital gisa ezagutzen den kapital adimentsua bultzatu, alegia. Badira lanean ondo aritzen diren funtsak, zalantzarik gabe. Bagaude ere, hein handi batean, finantzaketarekin laguntzen ari garen finantza erakundeak. Baina ekosistema gisa dagokigun jauzia emateko eta nazioartekotzeko izaera duten proiektuen bultzatzerako, kapital hori bultzatu ere egin beharko genuke. Puntakoak diren eta bertan sortu diren proiektuak, bertako funtsen bitartez gehiago finantza daitezen.

Sona handikoak diren proiektu asko dira: Ecomagnet, Scrapad, Ekomodo, Epowerlabs, Eyefoil, Izpitek Solar, Fesia Technology, Deneb Medical... Asko eta asko, biomedikuntza, farmakologia eta zientzia garatuetan oinarria duten proiektuak.

Ekosisteman behin baino gehiagotan “aipatu” den moduan, berariazko funtsak gehiago garatzea da erronketako bat. Smart kapital gisa ezagutzen den kapital adimentsua bultzatu, alegia

Bada adibidez, 2019an Donostian sortutako proiektu bat, minbiziaren zelulei erasotzen dien eta minbizia duten pertsonei laguntzeko. Ekintzaile horiek Eibarko Toribio Echevarria saria irabazi zuten. Euskal ekosisteman sortu ziren, eta aitzindariak dira. Hazten joan dira, eta globalizatua den merkatu bakarrean lehiatzen ari dira. Eta horregatik, atzerrira jauzia egin dutenean, diru iturriak ere Europa mailatik lortu dituzte. Zenbateko handiak, mundu bakarrean aritzeko. Horixe da, lead investor figura.

Elkargi, 2019. urtetik gaur egunera, ekintzailetzarekin lanean buru-belarri ari da. Ordura arte industriala zen eta ETE izaera zuen enpresa finantzatzen zituen. Ez hura bakarrik, baina bai, hein handi batean. Urte hartaz geroztik, finantza erakundearen jardueran aldaketa egin eta ekintzaileekiko gertutasuna bultzatu du, lengoaia ulertu asmoz, eta beste erakundeekin lankidetzan —publikoak zein pribatuak—, diru-iturri bilakatuz.

Ekintzailetasunari eutsi, eta finantzazioa bultzatu

Arrisku finantzarioaren ikuspegitik, proiektu horiek balioestea zaila bada ere, 2019tik 20 milioi euro ingururekin, 150 proiektuen finantzaketan aritu da, batez beste 120.000 eta140.000 kopuruko tiketak bermatuz. Asko ala gutxi, kopuruari baino, tendentziari begiratu nahi dio.

Ekintzailetza sustatzeko helburu horretan Bizkaiko BAT Tower ekimeneko parte bilakatu da. Bertan, dinamizazio lanetan dabil, Finantza zaitez izeneko dinamikarekin, besteak beste. Finantza funtsen garrantziaz jakitun, hurrengo saioa martxoaren 28rako deitu du, Clave Capital, Easo Ventures eta Orza funtsak ekintzaileekin egotera gonbidatuta. Proiektuek merkaturatze planekin batera, finantzazio planak behar dituztelako: ekintzaileen ekarpena funts propioetara ezinbesteko da, apustua sendoa dela erakusten duelako, eta horrekin batera, finantzazio publikoa, pribatua, business angels, mailegu partehartzaileak edota crowfunding tresnak, erabiltzen jakin behar da, equityarekin batera.

Kapitalaren bidez, epe luzerako finantzazioa lortzen da. Horregatik, private equity funtsen erabilera gomendagarria gerta liteke proiektu horietan, baina balorazio errealarekin asmatzen jakin behar da

Proiektuaren arabera askotariko diru iturriak uztartzen eta erabiltzen jakin beharko da, iturri bakarrera mugatu gabe. Kapitalaren bidez, epe luzerako finantzazioa lortzen da. Horregatik, private equity funtsen erabilera gomendagarria gerta liteke proiektu horietan, baina balorazio errealarekin asmatzen jakin behar da. Burbuila finantzariorik gerta ez dadin.

Ezaguna da iragan hurbilean kapital errondak egin izan direna eta subjektiboak ziren balorazioetan apalankatutako ekarpenak ere egin direla, plataforma edo teknologia ezberdinen partetik. Inbertsoreek egindako kapital ekarpena, kopuru handiegiak izanik akaso. Nola egin ondoren errentagarri? Horrek, gainera, sinesgarritasunari ere kalte egiten dio.

Hasieran esan moduan, start-upak sustatu behar ditugu, baina bereziki, DNA ekintzailea. Baina finantzazioan sinesgarritasuna ezinbestekoa da. Ekosistemarentzat gako.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK