Teknologia berritzaileak garatuko dira hondakinak berrerabiltzeko

RECREATE proiektuan, Gaiker euskal zentro teknologikoak parte hartzen du eta Europar Batasunak finantzatzen du, Horizon Europa programaren barruan

RECREATE proiektuko kideak | Argazkia: Spri RECREATE proiektuko kideak | Argazkia: Spri

RECREATE proiektu europarrak teknologia berritzaileak garatzea izango du helburu,  material konposatu konplexuen hondakinak berreskuratu ahal izateko. BRTA erakundeko kide den Gaiker euskal zentro teknologikoak parte hartzen du  proiektuan, eta datozen lau urteetan garatuko da Horizon Europa programaren finantzaketarekin.  

Halako hondakinak birziklatzea, batez ere karbono- eta beira-zuntzez indartutako konposatuak birziklatzea, prozesu konplexua izaten da, eta funtsezkoa litzateke material horiek jasangarriagoak eta ekonomikoki errentagarriagoak izatea. Horrela, RECREATEk material konposatu konplexuen hondakinen potentziala bizitza baliagarriaren amaieran ustiatzera bideratutako teknologia berritzaileen multzo bat garatzea bilatuko du.  

“Material konposatu arinen merkatuak urteko %7,5eko hazkundearen aurreikuspena du. Egunetik egunera zuntzezko materialen (batez ere karbonozkoak) eskaera handiagoa dago automobilgintza edo garraioa bezalako sektoreetan. Hala ere,  araudia pixkanaka debekatzen ari da material konposatu horien hondakinak eta isuriak”, azaldu dute Gaikerretik.  

Datozen lau urteetan, euskal zentroak  konposite-osagai handiak berfabrikatzeko eta berrerabiltzeko teknologia berri baten garapenean eta integrazioan lan egingo du. EoL (End of Life) konposite-pieza handiak birsortzeko berrerabilpen-estrategiak garatu eta baliozkotuko ditu, aintzatespen adimendunean eta Adimen Artifizialak (AA) lagundutako sistemetan oinarritutako konposite multimaterial konplexuak barne.  

Politecnico di Milanok koordinatzen du proiektua, eta hainbat bazkide ditu. Partzuergoaren barruan, Gaiker arduratuko da konposite-osagai handiak berfabrikatzeko eta berrerabiltzeko teknologia berria garatzeaz eta integratzeaz: “Teknologia berri horren garapena  geometria sinplea duten poliesterrezko material konposatuzko pieza handien birmoldaketan oinarrituko da, geometria lauko piezetarantz, materialaren deformazio handieneko puntuan presioa eta tenperatura doituz, degradazio termikorik gabeko hondar-tentsio gehienak askatzeko”, azaldu dute. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK