Zabalik da Health 2.0 Basquen parte hartzeko epea

Osasun digitalaren alorrean ari diren enpesa eta start-upek aurkeztu ditzakete euren proposamenak

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Osasun Digitalaren XI. Nazioarteko Kongresua irailaren 12tik 16ra egingo da Miramarren (Donostian), Euskal Herriko Unibertsitateko Udako ikastaroetan. Aipaturiko testuinguruan, Health 2.0 Basque izenburupean mahai-ingurua egingo dute, eta horretan parte hartzeko epea irekita dago dagoeneko. Egitasmo honen bitartez, antolatzaileek aukera eskaini nahi diete eHealth sektoreko enpresei, erakundeei eta start-upei euren proiektuak aurkeztu ditzaten.

Mahai-inguruak hiru moderatzaile izango ditu: Juan Carlos Santamaría, Inithealtheko komunikazio arduraduna, Blanca Usoz Eusko Jaurlaritzako lan medikuntzako medikua, eta Gonzalo López, Sopra Steriako iparraldeko negozio garapenerako zuzendaria. Uztailaren 15era arte eman ahalko da izena, eta horretarako proposamenak info@health20basque.com helbidera bidali beharrko dira.

Osasun Digitalaren kongresuak balioan oinarritutako osasun digitala izango du hizpide. Bestela esanda, osasunaren eremuan tresna digitalaten erabilerari egiten dio erreferentzia, balioa sortzeko asmoarekin. Hala, pazienteen esperientzia hobetzea lortu nahi da, baita osasun sistemaren efizientzia hobetu ere.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK