Zabalik dago BIME Bilbo 2022n parte hartzeko izen-ematea

Musikaren industrian proiektu berritzaileek izango dute izen-emateko aukera

Argazkia: BIME Argazkia: BIME

BIME Startup lehiaketak nazioarte mailan hazteko ahalmen eta aukera handiak dituzten musika industriako startup onenak bilatzen, saritzen eta sustatzen ditu. Musika proiektuak Europa eta Amerikako musika inbertitzaile eta korporatu garrantzitsuenen aurrean erakusteko aukera eskaintzen du lehiaketak.

Jasotako proposamen guztietatik hamasei hautatuko dira VILLAGE Startupen parte hartzeko. Bertan, beren funtzionaltasuna eta zerbitzuak ezagutarazi ahal izango dituzte, negozio-aukera berriak sustatzeko eta bertaratutako beste ekintzaile eta inbertitzaile batzuekin sinergiak sortzeko. Horrela, finalistak ez diren proiektu guztiek nazioarteko lehiaketak eskaintzen dituen tresnak eta networking-a jaso ahal izango dituzte.

Hasierako fasea amaituta, startupetako zortzi talde zuzenean finalera pasako dira, eta sei minutuko pitch bat aurkeztu beharko diete inbertitzaileei eta Europa eta Amerikako korporatu garrantzitsuenei, baita sektoreko profesional onenetako batzuek osatutako epaimahai bati ere.

Abuztuaren 7ra arte zabalik egongo da izen-emate epea. Informazio guztia, parte hartzeko oinarriak eta izena emateko formularioa www.bime.net webgunean eskura daitezke.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK